Barakaldo eta Barrena kaleetako haur parkeen esperientzia berritzailea abiapuntutzat hartu eta herriko haur parke guztiak auzoetako haur, familia eta hezkuntza komunitateen parte hartze ariketekin berritzeko konpromisoa hartu du EH Bilduk.
Hamaika ekimen daude gure inguruko herrietan non haurrak izan diren beraien parkeen diseinatzaile. Esperientzia horik Eibarren ere aplikatzea nahi ditugu. Herritar parte-hartzaileak nahi baditugu gainera, txikitatik parte hartzean hezitzea garrantzitsua da. Gainera, haurrak dira parkeen erabiltzaileak, beraiei, gurasoei eta gertuen dauden eskolei galdetu behar zaie zer nolako parkeak nahi dituzten. Udalak erabili izan ohi dituen irizpideak prezioa eta mantenimendurako erosotasuna izan dira. Horrekin aldatu beharra dago.
Parke berritzaileak nahi ditugu, material jasangarriekin egindakoak eta ingurunean naturalizatuta egongo direnak. Gainera, horietako asko estaltzeko konpromisoa ere hartu du EH Bilduk, familia eibartarren urteetako eskaerari bide emanda.
Gainera, lehen pausoa eman dugu bide honetarantz. Barrena eta Barakaldoko parte hartze ariketak egin eta parkeak berritzeaz gain, EH Bilduk aurrekontuetan haur parke guztien berritze plana idaztea ere adostu du.