AKTUALITATEA


| 2021-05-28 10:37:00

Pandemia luze honetan kultur eskaintza zabala mesedegarria da osasun mentalarentzat. Eibartarrek merezi dute kulturaz disfrutatzea. Horretarako, Udalak kultur eskaintza kalera atera beharko lukeela uste du EH Bilduk. Espazioak egon badaude, Untzagan, auzo ezberdinetan… 2020ko udan saiakera politak egin ziren, zergatik ez errepikatu aurten ere? Aforoa kontrolatzea arazoa bada, zezen plazako jokoak erretiratu daitezke eta bertan ere, ikuskizunak eskaini.

Gainera, EH Bilduren ustez ekaina eta uztailerako kultur programazioak ez ditu adin guztien kultur eskaerak asebetetzen. Benetan haurrentzat, gazteenentzat edo familientzat erakargarria dela uste al du PSEk?

Aurten ere Sanjuanik gabe

Osasun egoerak horrela jarraitzen duen bitartean, ez ditugu ohiko jairik izango. Beraz, aurten ere ez dira Sanjuanak ospatuko. Baina ez badira ospatzen, zergatik du kultur egitarauak aurreko urteetako sanjuanetako egitarauekin horrenbesteko antza?

Herritarrei “Sanjuanak ez dira egongo” mezua argia bidaltzea nahi badiegu, kultur eskaintzak bestelakoa izan beharko luke.

Adibidez, udal gobernua dultzaineroen harreraren tematu da, ohitura delako. Ze mezu bidaltzen diezu eibartarrei harrera hori programatuz? Eta dultzaineroen harrera egiteko erabakia hartzen bada, esklusiboki zinegotzientzat izan behar al da? Badaude mila aukera herritarrek ere zuzenean ikusi ahal izateko, beti ere segurtasun neurriak bermatuz.