Gaurko Plenoan, Arantza Mata, EH Bilduren alkategaia eta Jon Iraola, PSEren alkategaia izan dira beraien burua aurkeztu duten bakarrak alkate izateko. Azken legealdietan ohikoa den bezala, PSE eta PNVk dituzten paktuek, PNV Iraolaren alkatetza ahalbideratzera eraman dute. Hemendik aurrera, EH Bildu, bigarren indar bezela, oposizioko burua izango da.
Ondokoa izan da Arantza Mata, EH Bilduren alkategaiaren hitzartea udal berriaren eraketa Plenoan:
“Lehenik eta behin gugan konfiantza jarri duten herritar guztiei eskertza beroena, eskerrik asko bozkatu gaituzuen guztioi. Zuei esker bigarren indarra gara, oposizioko buru eta zinegotzi bat gehiago lortu dugu, sei ordezkari izatera iritsiz. Benetako alternatiba EH Bildutik datorrela argi dugu eta bide onean goaz, pauso sendoak emanez, azken hauteskundeetako emaitzak ikustea besterik ez dago.
Militantziak gogor lan egitea, eta militante berriak lortzea zaila den garai hauetan, bizitza likidoa den garai hauetan, EH Bildun geroz eta militante gehiago gara eta geroz eta oinarri antolatuagoa daukagu. Ia 300 pertsona izan gara hauteskunde hauetan lanean aritu garenak. Eskerrik asko benetan egin duzuen lan guztiarengatik.
Argi izan, herritar guztiak ordezkatuko ditugula, herritar guztientzat egingo dugu lan, herritarrekin eta hiriko auzo guztientzat buru belarri arituko garela zalantzarik ez izan. Ilusioz eta indartsu eta lanerako gogoz.
PNVri esan, beste behin aldaketarako aukera galdu duela. Ahoa hitzez betetzen zaizue aldaketa behar dela esanez, baina ematen du marketing-a egiteko soilik erabiltzen duzuela esaldia.
Eta PSEri zer esan… egun hauetan dezepzioa sentitu dugu, bestelako jokabidea espero genuen zuen aldetik. Ikusi dugu komunikabideetan Sanchezek “derecha extrema” deitzen dien horiekin, PPkin alegia, PNVk eta zuek paktatzeko gai izango zaretela.
Eta are gehiago, gu, EH Bildu ekiditen ari zaretela. Ez zarete gai izan gurekin mahai baten inguruan jartzeko, gazteleraz esaten den bezala “aunque sea por cortesía” ezta dei bat egin ezta zuen asmoak azaltzeko ere, beste urte batzuetako jokabiderik ez duzue agertu eta egia esango dizuet, ez genuen zuengandik horrelakorik espero.
2023ko aurrekontuetako akordioa sinatuta dago eta ekintzak eta hartutako erabakiak garatzeke daude baita ekialdeko akordioa ere, azken hau epe luzerakoa izanik. Hau guztia gutxienez aurrera eramateko elkarrekin egon behar gara. Eta gure galdera da, hainbeste pisu dute zuengan goitik agindutako paktuek? Pena autonomia gehiago ez izatea herrietan, benetan. Are gehiago PNVrekin mokoka ibili ostean, orain goitik agindutako akordio bat aurrera eramatera bien artean, Eibar eta eibartarrak bigarren planu batetan utziz.
Bukatzeko zorionak PSEri, zorionak Jon Iraola alkateari. Erantzukizun handia daukazu, Eibarko alkate zaren heinean. Gainontzeko alderdiekin akordioak beharko dituzu eta hori da herritarrek nahi dutena, ahalik eta akordio zabalenak bilatzea denon artean, herriaren eta herritarren mesederako.
EH Bildun, herritarrekin, herritarrentzat eta herriarentzat lan egiteko gaude, eta programa mahai gainean, edozein alderdirekin hitz egiteko eta adostasunetara iristeko prest gaude beti, esan dudan bezala, herriarentzako eta herritarrentzako onuragarriak diren ekimenak aurrera eramateko eta gauzatzeko. Orain arte egin dugun bezala, hemendik aurrera ere horrela jarraituko dugu.”