AKTUALITATEA


| 2020-04-14 17:55:00

Covid-19 osasun krisiaren foko nagusienetarikoak pertsona nagusien egoitzak izaten ari dira. Gipuzkoan, Covid-19ak eragindako 10 pertsona hildakoetatik, 7, egoitza hauetako nagusiak dira. Oso zenbaki gordinak. Errealitate are gordinago bat azalaratzen dutenak. Gipuzkoako Foru Aldundiko eskumeneko pertsona nagusien egoitzek hainbat murrizketa pairatu dituzte azken urteotan. Ratioen handitzea, azpikontratazioa, prekarietatea… Zaintza lanak gutxietsi ditu Aldundiak eta orain ari gara guzti horren ondorio latzak gure begi ikusten. Aspaldi salatu dituzte langileen sindikatoek egoitzetan jasaten ari diren murrizketak, baita EH Bilduk ere. Egun hauetan, ohikoa bilakatu da sare sozialen bitartez egoitzetako langileak segurtasun material eta laguntza eske ikustea. Non dago Gipuzkoako Aldundia? Egoera hau jasanezina da.

Osasun krisialdi honetan konfinatuta hilebete baino gehiago daramagun honetan, ez Egogain ez San Andresen ez dute segurtasun material nahikorik eta herritarren elkartasunera jo behar izan dute, Aldundiak ez dielako material nahikorik bermatzen. Gaur bertan, hilebete beranduago, egingo dizkiete test azkarrak Egogaingo langile eta egoiliarrei. Oso berandu dator neurria, baina hau izan behar da bidea, segurtasun protokoloak ondo betetze aldera.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako EH Bildu lehen unetik ari da pertsona nagusien egoitzek bizitzen ari diren krisi latz honen jarraipen estua egiten eta behar diren baliabide guztiak exijitzen.

Gure nagusiek zaintza askoz duinago bat merezi dute, eta zaintza lanetan dabiltzaten profesionalek gizarte eta instituzioen babes osoa izan behar dute. Egoera hauek ezin dira errepikatu gizarte aurreratu batetan eta krisialdi honek paradigma aldaketa bat suposatu beharko luke. Ikasiko ote dute batzuk honetatik?

Aurrera egoitzak. Aurrera San Andres eta Egogain!