AKTUALITATEA


| 2020-05-19 11:30:00

Krisialdi larria pairatuko dugu Eibarren eta Debabarrenan. Eragile guztien elkarlana inoiz baino beharrezkoagoa izango da. Eibarko egoera sozioekonomikoari buruz asko dauka esateko Debegesa Garapen Agentziak. Baina Udalak egin duen bezela, lehentasun berriak markatu eta kudeaketa plana lehenbailehen eguneratzea eskatzen dio EH Bilduk.

Debegesak krisialdi garai honetan eskualdeko garapen ekonomikoa bermatzeko txostena helarazi digu Udalei. Bertan hainbat ekintza martxan jartzea planteatzen ditu. Baina kudeaketa planean jasota ez dauden ekintzek gainkostua dute. Ez da bidezkoa eta Eibarko EH Bilduk ez du horrelakorik onartuko. Denok markatu behar izan ditugu lehentasun berriak, Debegesak ere berdina egin beharko luke. Jar ditzala martxan Eibarko garapen sozioekonomikoa bermatuko dituzten ekintzak, baina EH Bilduk ez du inolako gainkosturik onartuko. Norabide berdinean ekiteko ordua da.

Lan orientazio zerbitzua Udalean eskaintzea

Krisialdi honi aurre egiteko Talka Plana adostu berri dugu Eibarko Udalean. Talka Planeko neurri asko, EH Bilduk proposatutako mahai sektorialetan kontrastatu genituen hainbat eragilerekin. Gizarte Ekintza Mahaian, lan orientazio zerbitzua udalean eskaintzea proposatu zuen EH Bilduk. Harrera oso ona izan zuen proposamenak eragileen artean. Gaur egun, Garapen Agentzian eskaintzea da zerbitzua, Azitaingo industrialdean.

Enplegua, pertsonen ongizatea eta garapen sozioekonomikoa erdigunean jartzeko ordua da. Eta Eibarko erdigunean egon beharko luke berebiziko garrantzia duen zerbitzu hau. Lanbidek ez du gaitasunik lan orientazio zerbitzu duin bat aurrera eramateko, hain zuzen ere, Eibarko langabetuen perfilak behar duen zerbitzu garrantzitsuena. EH Bilduren ustez eta krisialdi gogor honen aurrean, Eibarko udalak Gizartekintza sailarekin elkarlanean Lan orientazio zerbitzua martxan jartzeko ordua da.