AKTUALITATEA


| 2020-04-09 23:23:00
Durangoko EH Bildutik komunikazio kanal berri bat jarri dugu martxan, mugikorrerako Whatsapp mezularitza aplikazioaren bidez. Gure jardunari buruzko informazioa eta Udaleko berririk garrantzitsuenak bidaltzeko baliatuko dugu. Lasai, ez gara astunak izango eta asko neurtuko dugu inor ere ez saturatzeko, astean mezu bat edo bi gehienez.
 
Harpidetzan alta emateko bidali whatsappetik ALTA mezua 633  40  94  52 zenbakira, edo sartu esteka hau zure mugikorreko nabigatzailean eta bidali mezua: labur.eus/AltaDurangoEHB. Bukatzeko, gehitu zenbakia mugikorreko kontaktuen agendan.