Groseko auzotarrei, donostiar askori eta Zurriolako hondartzaz disfrutatzera datozen herritarrei ezaguna egingo zaie azken uda honetan bainua hartzeko egon diren arazoak, izan ere, horretarako ahalbidetua dagoen eremua oso txikia da. Bitartean, surflarientzat erreserbatutako tarteak ia hondartza osoa hartu duelarik. Horrek kexak sortu ditu bainularien artean; aurten eta aurreko urteetan eman den egoera da.
Urteak dira Zurriola hondartza zonifikatua dagoela, surflarien eta bainu hartzaileen arteko elkarbizitza eta segurtasuna bermatzeko, surfa egiteko eta bainua hartzeko eremuak banatuz. Baina azken urteetan banaketa desorekatuaren eta, beraz, desegokiaren sentsazioa orokorra da bainularien artean. Honen aurrean, EH Bildun konbentzituta gaude Zurriolako hondartzak surferako hondartza erreferente izaten jarraitu behar duela; baina, era berean, uste dugu badela garaia azken urteetako kexen ostean Udal Gobernuak gaiari heldu eta Zurriola hondartzaren erabilera proportzionalagoa eta publikoagoa sustatzeko banaketa berria egin dezan. Argi duguna da bainu hartzailea ezin dela baztertua sentitu.
Horregatik, arduraz, datorren asteleheneko Gune Publikoen batzordean Udal Gobernua interpelatuko dugu ikasturte honetan banaketa berrirako eta egokiagorako urratsak eman ditzan datorren denboraldian Zurriola hondartzaz denok disfrutatu dezagun.
Hauek dira mahai gaineratuko ditugun galderak: