AKTUALITATEA


| 2020-06-22 14:06:00

Badu alderdi intsituzional bat ere: agintarien soka dantza. Alkain alkate izan zenez geroztik, ordea, ez zen berriz egin Donostian, eta hogeita hamar urte geroago, Juan Karlos Izagirre Alkateak berreskuratu zuen. Geroztik, urtez urte ospatu da Plaza Berrian/Konstituzio Plazan, Donostiako Udalbatzaren, Txistulari bandaren eta Goizaldi dantza taldearen parte hartzearekin.

Donostiako Udalak baimena ematen du San Joan suak pizteko auzoetan, baina segurtasuna bermatzeko baldintzak ezarrita. Su horiek donostiarren eta elkarteen protagonismo eta parte hartzearekin antolatzen dira. Horrela, iaz 18 su1 piztu ziren auzoetan, beharrezko segurtasun baldintzak beteta. Aurten, ordea, Covid-19aren eraginez ezarritako Alarma Egoera dela eta, Donostiako Udal Gobernuak debekatu egin ditu auzoetako San Joan suak, eta Plaza Berrian/ Konstituzio Plazan Udalak berak antolatzen duena besterik ez da egingo. Erabaki hori hartzeko orduan, ordea, Udal Gobernuak aldebakarrez jardun du, eta ez du ahaleginik egin auzoetako San Joan suak, ohiko neurriez gain, Covid-19arengatiko osasun eta segurtasun neurriak zainduz antolatzeko aukerak aztertzeko antolatzaileekin.

Horrela, bada ezezko borobila jaso duenik, segurtasun plan oso bat prestatu eta garaiz aurkeztu arren, eta erantzunean segurtasun plan horri aipamenik egin gabe ere. Hain zuzen ere, Herrerako Herripe elkarteari San Joan sua antolatzeko eskatutako baimena atzera bota diote, jabari eta erabilera publikoko espazioen okupazioak arautzeko udal ordenantzako 29. 2. artikulua aitzakia hartuta, eta auzo elkarteko kideak pertsonen segurtasuna bermatzeko adina ez direla izango argudiatuta. Donostiako EH Bilduren udal taldeari ez zaio bidezkoa iruditzen segurtasun planaren edukia aztertu gabe atzera bota izana baimen eskaria. Beste auzo batzuetako antolatzaileei ere ezezkoa aurretik jarri Udal Gobernuak, alternatibak elkarrekin aztertzeko modurik eskaini gabe.

Auzoetako festa eragileak azken unera arte aritu dira lanean, San Joan suak eta, oro har, auzetako festak, Udalak ohiz agindutako baldintzez gain, Covid-19aren eraginez ezarritako osasun eta segurtasun neurriak zainduz antolatzeko. Festa batzordeek bazekiten jaiak ez zirela ohikoak izango, sumatzen zuten ezingo zirela ohiko jarduerak ohi bezala egin, baina bazuten urte berezirako jai bereziak antolatzeko esperantza txiki bat. Hain zuzen ere, Covid19ak eragindako krisiaren lehen unetik, Donostiako EH Bilduren Udal taldeak Udal Gobernuari eskatu zion kulturaren esparruan aurreikusten genuen egoera arazotsuari aurrea hartzeko, eta harremanetan jartzeko hiriko kultur eragileekin. Horregatik ere, apirilaren 24an, kultur bizitza berrartzeko eta indartzeko proposamen bat erregistratu zuen EH Bilduk. Ekintza planak bildutako neurrien artean, auzoetako festak birpentsatzea proposatu genuen:

“Auzoetako festak berrartzea. Senide eta lagunak kaltetu, eta etxeetan isolatuarazi gaituen egoera latz honek inoiz baino beharrezkoagoa egiten du auzotarron arteko harremanak indartzea, bizipozari eusteko, komunitatea egiteko. Uda sasoia auzoetako jaien garaia izaten da gure hirian, eta aurreikusita zeuden ekimen asko bere horretan egin ezingo diren arren, horiek berformulatzeko moduak proposatu eta bultzatu behar dira. Festa batzordeei lagundu behar zaie eginkizun horretan, horretarako prest baleude”.

Geroztik, Donostiako Udal Gobernuak harreman bide bat abiatu du Herrerako, Karmenetako eta Zipotz jaietako batzordeekin, eta baita Aste Nagusiko Piratekin ere. Ekainaren 15ean, festa eragileekin batzartzeko eta erabakiak adosteko asmorik baduen galdetu zion EH Bilduk Udal Gobernuari. Kulturako zinegotzi ordezkariaren erantzunek erakutsi zuten Udal Gobernua proaktiboki baino erreaktiboki ari zaiola erantzuten festan eragileen eskeari; irtenbideekin baino, traba eta eragozpenekin. Donibane jaia guztiona da, eta guztiokin ospatu nahi dugu, osasuna zaintzeko beharrezko neurriak hartuta.

Donostia, 2020ko ekainaren 22an