AKTUALITATEA


| 2025-02-17 16:37:00

Donostiako EH Bilduren udal taldeak ahots berri bat gehituko dio bere taldeari Sandra Barrenetxea Diez (Bilbo, 1975) zinegotzi izango baita laster. Izendapena datorren otsailaren 27an izango da, Osoko Bilkuran. Izendapen berria Olaia Duarte Lopez zinegotziaren kargu uztearen ostean dator, izan ere berriki utzi dio azken hamar urteotan Donostiako udalean izan duen ardurari Madrilen senatari gisa duen konpromisoan indarrak batzeko.

Berdintasunean eta feminismoan oinarritutako ibilbide bat

Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna da Barrenetxea, eta Berdintasun eta Politika Publikoetan espezializatutako prestakuntza zabala du. Hainbat master egin ditu, besteak beste, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunean, Gizarte Zientzietako Ikerketan eta Bigarren Hezkuntzan, eta Generoan eta Herritartasunean espezializatu da. Bere esperientzia profesionalari dagokionez, hamarkada bat baino gehiago darama udal eta foru mailan berdintasun teknikari gisa lanean, baita gizarte eta sindikatu arloko ikerlari eta aholkulari gisa ere.

«Feminismoan sinisten dut, gizartea eraldatzeko motor gisa, eta berdintasun politika publikoak ezinbesteko tresna gisa», dio zinegotzi berriak, behar praktikoei zein egiturazko aldaketei erantzungo dieten estrategiak diseinatzearen garrantzia azpimarratzen duelarik.

Donostia justuago batekin konprometitua

Bost urteko haur baten ama da, eta euskalduna, hautuz; 20 urterekin hasi zuen euskalduntze prozesua AEKn. Donostiako Udaleko EH Bilduko zinegotzi berriak feminismoa defendatzen du eraldaketa sozialaren motor gisa, eta berdintasun politika publikoen alde egiten du, behar praktikoei erantzuteaz gain, egiturazko aldaketak bultzatuko dituztenak. «Donostia kohesionatuago, orekatuago eta bidezkoago bat eraikitzeko, pertsona guztien errealitateei erantzungo dieten politika eraginkorrak bermatu behar dira», dio.

Barrenetxearen iritsierarekin, EH Bilduren udal taldeak berdintasunarekin eta genero ikuspegiarekin duen konpromisoa indartuko du, modu integral batean. «Politika bidezkoa, baina eraginkorra eta efizientea, Donostiako emakumeen eta gizonen errealitateei erantzuten diena da», defendatu du zinegotzi berriak.

 

Curriculum Vitae

SANDRA BARRENETXEA DÍEZ (Bilbo, 1975)

FORMAKUNTZA AKADEMIKOA

  • Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna. Espezialitatea: Industria, Hiri eta Politika Soziologia UPV/EHU, 1999.
  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko Masterra, UPV-EHU, 2010.
  • Gizarte Zientzietako Ikerketa Arlo eta Ereduen Master Akademikoa, UPV-EHU, 2013.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntza Masterra, VIU, 2016.
  • Berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren arloko unibertsitate-aditua. Generoa eta herritartasuna. UNED. 2022.
  • Gizarte eta Kultur Dinamizatzaile Diploma, Eusko Jaurlaritza-Urtxintxa eskola, 2001.
  • Berdintasunari buruzko prestakuntza osagarria.

HIZKUNTZAK

  • Euskara: C 2.
  • Ingelera: First Certificate.

LAN-ESPERIENTZIA

  • Berdintasun teknikaria udal, mankomunitate eta foru mailan. (2015-gaur egun).
  • Ikerketako eta aholkularitzako teknikaria (2001-2010/2012-2014) arlo pribatuan, sozialean eta sindikalean.