AKTUALITATEA


| 2019-06-18 13:38:00

Lehenik eta behin, nire lehen interbentzioan udalbatza honetan, eskerrak eman nahi dizkiet pasa den maiatzaren 26an EH Bilduri babesa eman zioten 20.367 donostiarroi. Donostiako bigarren indarra da EH Bildu, postu bat aurrera egin dugu eta etorkizuneko ateak zabal zabalik ditugu aurrera pausuak ematen jarraitzeko. Izan ere, harrotasunez esan dezakegu donostiarrek gobernu alternatiba bezala kokatu gaituztela. Orain guri dagokigu espektatibei erantzutea eta datozen lau urte hauetan aurrera pausuak ematen jarraitzea.

Datozen lau urteotan EH Bilduren udal taldea osatzen dugun sei zinegotzion iparra garbia izango da: Donostiar guztion interes orokorraren defentsa sutsua egitea. Horretarako, guztion bizi kalitatea hobetzeko proposamen zehatzak egingo ditugu, hanka bat instituzioan eta beste bat kalean, eragile sozialekin elkarlanean, etengabe herritarrei entzuten.

El apoyo popular ha colocado a EH Bildu como segunda fuerza en este ayuntamiento, y como tal vamos a actuar. Por eso nos presentamos hoy como única alternativa posible al PNV. Tenemos programa con vocación de gobierno, tenemos propuestas y proyectos concretos, vamos a seguir trayendo las demandas vecinales a esta institución y, sobre todo, vamos a defender el interés general de Donostia ante los intereses particulares de unos pocos.

Eta, gure ustez, Donostiako udal gobernuaren lehentasunak hiritarron kezka eta behar nagusiei erantzutea izan behar du. Eta zeintzuk dira kezka horiek?

1) Denok ados gaude Etxebizitza dela, gaur egun, donostiarron kezka nagusia. Hiri honetan, bizitza proiektuak aurrera eramatea gero eta zailagoa da eta donostiar asko beraien auzoetatik espultsatuak izaten ari dira. Adibidez, Grosek 600 biztanle galdu ditu azken lau urteotan, eta Parte Zaharrak 200. Honen aurrean neurri urgenteak hartu behar dira. Guri ez digu balio udal gobernuak lehentasuna jartzea 5-10 urte barru eraikiko diren etxebizitza berrietan. Hiri honek soluzioak behar ditu, alternatiba bakarra ezin da izan jendea kanpora bizitzera bidaltzea. EH Bilduk, jakina denez, udal honek epe motzeko neurriak har ditzan lan egingo du, besteak beste, alokairuen prezioak mugatzeko edo pisu turistikoen zabalkundea geratzeko.

2) Bigarrenik, Donostiako auzo desberdinen artean desorekak gero eta handiagoak dira eta horiek murrizteko eta ez handitzeko lan egin behar du udal honek. Azken legealdian, auzoen arteko desberdintasunak asko handitu dira, bai errentakoak, bai bizitza esperantzarenak, bai espazio publikoaren egoerarenak eta bar luze bat. Lau urte barru hiri orekatuago bat izatea guztion lehentasuna izan beharko luke.

3) Eta aipatutako desorekak gainditzeko, politika sozialetan aurrera pausuak ematen jarraitu behar dugu, inor bazterrean ez uzteko.

4) laugarrenik, turistifikazio prozesuak hiri honi jartzen dizkion erronkei aurre egin behar diegu. Nahiz eta Udal honek onartutako Turismo plan zuzendariak dioen helburua ez dela zenbakietan haztea baizik eta kalitatean, errealitatea da bidaiarien sarrera urtero %10 igotzen ari dela. Eta metafora bat egiten utziko didazue, zeren eta %10 hori pilatzen ari da kiloak bezala, hau da, pasa den urtean irabazitako 10 kiloei gehituko dizkiegu aurten beste hamar, eta datozen urteotan beste hainbeste. Eta azkenaldian ikusi dugun moduan, lehen elkarbizitza arazoak sortzen ari dira, Antiguan esaterako, normal eta logiko den bezala.

5) Además,Donostia tiene que volver a ser una ciudad referente en políticas de igualdad, porque esta última legislatura nos hemos ido quedando atrás. Para ello es prioritaria la colaboración directa entre el movimiento feminista y el ayuntamiento en temas como la prevención de la violencia machista y la respuesta a las agresiones.

6) El futuro de la ciudad pasa por una estrategia coherente por reducir emisiones de C02 y apostar por las energías renovables. EH Bildu va a insistir decisivamente en la puesta en marcha de una comercializadora municipal de energía.

7) Eta ez dut amaitu nahi Euskara eta euskal kulturaren sustapenaren beharra aipatu gabe. Gure iritziz, hiri honetan badaude gehiengoak, politikoak eta sozialak, neurri ausartagoak hartzeko.

Esan bezala, EH Bildu Gobernu alternatiba da Donostian. Eta sinetsita gaude gaur egun udal batza honetan dauden indar korrelazioak aldatu daitezkeela. Posible da Donostian gehiengo berriak eraikitzea. Sinetsita gaude Donostian, auzoz auzo, badaudela beste gehiengo posible batzuk eta EH Bilduk gehiengo horiek artikulatzeko tresna izan nahi du.

Izan ere Udala hiri eragile eta herritarren zerbitzura jarri behar dugu. Gaur egun, herritarrek oso urrun ikusten dute instituzio hau. Lau pareta hauen artean erabaki garrantzitsuenak hartzea urtetako joera izan da, eta herritarroi, aldiz, lau urtean behin botoa eman eta legealdi osoan zehar ikusle papera jokatzera mugatu zaigu. Zentzu honetan, alkate honen praktika txar batekin amaitu behar da: udal taldeok eta eragileok ezin dugu udal gobernuaren proiektu nagusien berri prentsatik.

Trabajaremos barrio a barrio para articular nuevas mayorías en este ayuntamiento, codo a codo con movimientos y asociaciones. Trabajaremos con un pie aquí y otro en la calle. Haremos oposición firme cuando vemos que el señor Goia haga caso omiso a la defensa del interés general y haremos una oposición constructiva haciendo propuestas que mejoren la calidad de vida de la ciudadanía donostiarra. Y trabajaremos también para acabar con la dispersión que genera tanto sufrimiento a los familiares, al mismo tiempo que nos mostraremos cerca de todo sufrimiento.

Lan talde berritua du EH Bilduk, esperientzia eta berrikuntza uztartzen dituena. Bozeramaile berria ere nauzue. Denok, beti ere, helburu garbi batekin arituko gara: Hiritar libreak osaturiko Donostia eta Euskal Herria libre batean eraikitzea.