Donostia

Albisteak

Reyes Carrere: “Beste hiri eta garapen eredu bat posible da”


Politika orokorreko eztabaida 2021

| 2021-10-29 10:19:00

REYES CARREREren hitzartzea

En el pleno de política general de hace un año comencé mi intervención recordando al señor alcalde que el puente de Astiñene, entre Egia y Loiola, llevaba cinco años de retraso; cinco... Hoy tengo que recordarle que ya son seis. Seis años para un puente que une dos barrios de la ciudad, Egia y Loiola, y que las y los donostiarras utilizamos para desplazarnos al trabajo, a la escuela, para pasear… Es toda una metáfora de cómo entiende Eneko Goia esta ciudad.

Porque paralelamente, usted, en apenas un año, ha gastado casi 5 millones de euros en una escultura en la isla Santa Clara.

Y si yo comencé con el retraso de Astiñene, usted comenzó con un dato que nos llamó mucho la atención: dijo que la pérdida de población en Gros, por efecto de la turistificación, se había detenido y que eso era muy relevante. Pues bien, en el año 2020 Gros volvió a perder cerca de 200 habitantes, a sumar a los más de 1300 que perdió en la década pasada. No sé si usted quiere valorar hoy esta tendencia tan nefasta, no sé si quiere usted comentar, por primera vez desde que es alcalde, que en Donostia se está produciendo un fenómeno de expulsión de la ciudadanía desde sus barrios de origen hacia el exterior de la ciudad, y que su lugar lo están ocupando hoteles, pisos turísticos, fondos buitres y demás.

Izan ere, Goia jauna, hiri idilikoa planteatu diguzu, erronkak ere aipatu dituzu -eta erronka horietako hainbat konpartitu ditzakegu, Baina erronkak erralitate bihurtzeko, alkate jauna, ausardia eta hiri bokazioa behar dira, ez alderdiarena.. Eta diskurtsoek ezin dute basoa ezkutatu: basoa, errealitatea, hor dago eta kalera irten eta donostiarrekin hitz egin besterik ez dago ohartzeko zeintzuk diren Donostiaren benetako beharrak eta ohartzeko herritarrak kezkatuta daudela hiria hartzen ari den norabidearekin. Horretarako, noski, herritarrekin hitz egin behar da, Goia jauna... Biharko manifestazioan, Bellas Artesen ingurukoan, segur aski, alkate batek entzun beharko lituzkeen gauzak adieraziko dira. Ez egin entzungor.

Eta pandemia egoeran jarraitzen dugun arren, egoerak hobera egin du. Eta pentsatzekoa litzateke, bi urteko pandemiaren ondoren, halako lezioak aterako genituela denok... Sistema publiko indartsua behar dugula, beste zaintza eredu bat behar dugula, pertsonok ezinbestekoa dugula komunitatea, eredu iraunkorrak behar ditugula, klima larrialdiari aurre egin behar diogula premiaz... Eta egia da diskurtsoetan barra-barra entzuten ditugula halako ideiak: zuk zeuk ere erabili dituzu oraintxe, alkate jauna. Baina gauza bat da politikoki zuzena izatea eta jendeak entzun nahi dituen kontzeptuak diskurtsoan txertatzea, eta beste bat, zeharo ezberdina, diskurtso horiekin koherenteak diren politika eraginkorrak gauzatzea.

Adibide bat jarriko dut: Donostian ere larrialdi klimatikoari aurre egingo diogula esan duzu. Zein da formula, Eneko Goia? Martutenen, Antondegin, surf parke artifizial bat egitea? Itsasotik hiru kilometrora? Donostiako birika berdeetako bat artifizializatzea? Hori al da klima larrialdiari aurre egiteko zure formula? Bazenekien Nazio Batuen Erakundearen txostenak dioela klima larrialdiari aurre egiteko hiriek berdeguneak irabazi behar dituztela? Azalduko al diezu, mesedez, proiektu horren kontra agertu diren talde ekologistei, surflari donostiarrei, Martuteneko bizilagunei... zer lotura du zuen surf parkak klima larrialdiaren aurkako borrokarekin? Begira zer zioen zure gobernuko Hirigintza zinegotzi ordezkariak duela urtebete elkarrizketa honetan:

“Queremos evitar ocupar nuevos suelos verdes”. Repito: “Queremos evitar ocupar nuevos suelos verdes”. Pues bonita forma, señor Goia, un parque de olas artificiales de surf en mitad de Antondegi. No: no habéis aprendido nada de la pandemia... Seguís con las viejas recetas. Porque plantar un parque de surf a tres kilómetros del mar en una zona verde, y en plena alerta climática, es una receta viejísima: una receta que suena mucho a modelo Marina d`Or ciudad de vacaciones y que ahonda, además, en ese modelo de ciudad cartón piedra que PNV y PSOE están impulsando, por acción y por omisión, en Donostia.

Eta hotelak, hotelak eta hotelak... sei urtetan 30 baimen baino gehiago eman dituzu dagoeneko, Goia jauna. Zenbat gehiago? Garibai kalekoa, Mariaren Bihotzekoa, Pio Hamabigarrenekoa... Bellas Artes-ekoa ere badator... Duela hilabete ehunka herritar manifestatu ziren, hain zuzen ere, Ancorak deituta, Bellas Arteseko proiektuaren aurka... Eta bihar berriro manifestatuko dira. Eta badakigu gai zaila dela, bai. Baina hotelen zabalkundeari muga jartzeko, lehenik, borondate politikoa behar da. Nekez izango du udal gobernu honek horretarako borondatea bere garapen eredua mugarik gabeko turistifikazioan oinarritzen bada. Hau al da Eneko Goiaren etorkizuneko hiri proiektua? Hotelez eta pisu turistikoz jositako Donostia bat? Hau al da behin eta berriro aipatzen duzuen “turismo iraunkorra”? Donostiako hainbat auzo parke tematiko bihurtzea?Nola esan dezakezue zuen eredua iraunkorra dela inongo mugarik ez badu?

Eta hor ditugu Parte Zaharreko bizilagunak asper-asper eginda Udal Gobernuarekin. Haiek ere kalera atera behar izan dute, Donostiako beste hainbat kolektibok bezala, Eneko Goiaren hiri ereduarekin haserre. Ez dute parke turistikoa izan nahi: auzoan bizi nahi dute, auzo bizia nahi dute. Baina PNV-PSOEri bost, antza denez.

Decía que Donostia tiene un sinfín de factores para ser una maravillosa ciudad para vivir: podríamos hablar de su entorno natural, de servicios tan fundamentales como la red de casas de cultura, polideportivos municipales o de Dbus -logros de fuerzas políticas de diversos colores y logros también, en muchos casos, de las luchas y reivindicaciones vecinales-... Podríamos hablar de nuestra gastronomía, de nuestras fiestas, de nuestra identidad… Pero insisto: una ciudad para vivir.

Y lo que está pasando, en gran medida por las consecuencias de las políticas de este gobierno municipal, es que la gente, la gente joven (y la no tan joven), no puede vivir en Donostia. Asistimos a un fenómeno de expulsión de donostiarras, de un barrio a otro, y finalmente, de Donostia a los municipios de alrededor. Porque no pueden adquirir una vivienda a 5.500 euros el metro cuadrado, ni pagar un alquiler de más de 1.200 euros al mes (1): somos de los pocos municipios del Estado en el que los precios de la vivienda han seguido subiendo en plena pandemia. El problema de la vivienda siempre ha existido en Donostia, es cierto. Pero asistimos en la actualidad a un auténtico festín neoliberal, con aterrizaje de fondos buitres y grandes capitales internacionales incluidos, ante el que el gobierno de Eneko Goia solo tiene, de nuevo, la vieja receta de la construcción de vivienda de protección oficial en los barrios periféricos.

Mientras tanto, desde las posiciones de izquierda, hablamos de limitar los alquileres, de actuar sobre la vivienda vacía, de poner freno a la expansión hotelera y de pisos turísticos. Y cuando hablamos de intervenir directamente en el mercado… Eneko Goia se pone nervioso. Porque para él, como buen neoliberal, la vivienda es primero un objeto de negocio, y segundo, un derecho de la ciudadanía. Y así asistimos a la pérdida de población en determinados barrios -casualmente, los más turísticos-, como la Parte Vieja y Gros, Y así también vemos que colectivos como Alokairu, Stop Desahucios, o los afectados de Azora se han convertido también en asiduos de los plenos municipales, donde reclaman que las viviendas son para vivir y no para especular. La preocupación va en aumento.

Y sí, como decía antes, tenemos una ciudad que puede ofrecer muy buenos estándares de calidad de vida, pero tampoco podemos olvidar que seguimos teniendo una deuda histórica con los barrios del este de la ciudad: con Altza, con Intxaurrondo, con Bidebieta... Durante la legislatura 2011-2015, cuando Bildu gobernó esta ciudad, se decidió priorizar la solución del problema histórico de inundaciones en Martutene, Txomin... Ya estamos viendo los resultados.

Seguimos, sin embargo, con otra deuda histórica: en este caso, con la zona Este de la ciudad. Y este gobierno podía haber realizado, solucionados los graves problemas del Urumea, una apuesta por revitalizar Bidebieta, Altza e Intxaurrondo; nuestro grupo siempre se ha mostrado dispuesto a ello... Sin embargo, perdimos ya la legislatura 2015-2019 y vamos camino de perder la segunda. Porque el balance de Eneko Goia en el este de la ciudad es más que pobre: un distrito que se está mostrando inoperante; recortes en los servicios de autobuses urbanos que tanto costó conseguir a la ciudadanía de dichos barrios; Bidebieta, un barrio que necesita una casa de cultura y que el Gobierno Municipal no considera importante; un polideportivo de Altza que lleva años de retraso; un pequeño comercio que agoniza... La gente de Intxaurrondo, Bibebieta, Altza..., gente trabajadora, ve que sus índices de paro, de renta media... sus estándares de calidad de vida, los servicios municipales... son peores que la media de Donostia, y además, ven que esas diferencias aumentan, profundizando en una dicotomía centro-periferia, muy peligrosa y que en nada aporta a la necesaria cohesión social. El este de la ciudad necesita una apuesta estratégica por parte de las instituciones, en la que sea pieza fundamental el impulso de proyectos tractores que ayuden a la revitalización socio-económica de la zona.

Larrialdi klimatikoaz aritu naiz lehen, alkatea bezala. Eta esan dut alferrik dela kontzeptu hori diskurtsoetan txertatzea, gero larrialdi klimatikoaren eragina areagotzen duten politikak gauzatzen badira: Antondegiko surf parkea aipatu dut, mugarik gabeko turistifikazioa...Belartza ere hor dugu... Eta mugikortasunaz ere jardun nahi nuke, alkateak gai hori ere nabarmendu du-eta. Ados gaude: mugikortasun eredu iraunkorra abian jarri behar dugu. Baina horretarako, estrategia bat behar da. Eta zein estrategia du Eneko Goiak? Ez dakigu. Estrategiarik ez dagoelako. Metro pasantearen proiekturako "ekologiko" etiketa jartzea besterik ez dago. Ordura arte (2025?) ez omen dago besterik.

Bide batez, alkate jauna: kontuan hartuta zenbat alditan atera zaren metro-pasantearen obren argazkietan, nola gustatzen zaizun esatea iraultza ekarriko duela Donostiako mugikortasunean -berriro diot: faltsua da hori-... eta zenbat kostatzen zaizun, ordea, azalpenak ematea obra horietan zuloak agertzen direnean eta txapuzak, bata bestearen atzean, egiten direnean! Ez ezkutatu zure burua. Donostiarrek badakite metro-pasantea ez dela beharrezkoa eta harrituta daude, gainera, egiten ari zareten kudeaketarekin. Kalera jaitsi besterik ez dago horretaz ohartzeko...

Baina berriro galdetuko dut: inork ezagutzen al du zein den Eneko Goiaren datozen urteetarako mugikortasun estrategia? Ez dago ezertxo ere. Eta adibide bat jarriko dut: begira ezazue nola kudeatu duten PNV-PSOEk “30 kilometro orduko hiria” planteamendua: Donostiak “in extremis” ezarri du ideia hau, eta “legeak behartuta”, Mugikortasuneko zinegotziak azaldu zuen bezala -bestela, ez lukete jarriko-; dena inprobisazioa izan da, korrika eta presaka egindakoa, eta ondoren etorri dira aldaketak eta autobus zerbitzu murrizketak.

Zer egin da, ez azken urtebetean, azken sei urteetan bizikletaren erabilera sustatzeko? Ezer gutxi. Zer egin da errepidean auto gutxiago ibiltzeko eta oinezkoek espazioak irabazteko? Ia ezer ez. Zein planteamendu du Eneko Goiak auto guztiak erdigunera etor ez daitezen? Ez dakigu. Eta zer proposatu du mugikortasun iraunkorra auzo guztietara zabaltzeko? Ezer ere ez. Hori da errealitatea. Eta kezkagarria da, Europako hainbat hiritan apustu ausartak eta esperientzia interesgarriak abian jartzen ari diren bitartean, Donostia erabat atzean geratzen ari delako.

Horretarako, ausardia behar da. Eta ausardia behar da larrialdi klimatikoaren mehatxua zibilizazio oso baten erronka delako. Antza denez, alor honetan ere Eneko Goiak hitz politen eta estrategiarik gabeko partxeoen hautua egin du. Jakizue Donostiako EH Bilduk egoera larri honek eskatzen duen arduraz jokatuko duela datozen urteetan.

Herritarren beste kezka nabarmen bat: zaintza eredu berri bat eta babes sozial sistema indartsu bat. Pandemia aurretik ere bazegoen kezka hori, eta pandemia ondoren, are nabarmenagoa da. Zer aurrerapauso eman du udal honek, Eneko Goiaren eskutik, eremu hauetan? Bat ere ez.

Datu bat emango dut: agintaldi honetan, Udalaren ardurapeko langileen artean, protesta gehien egin dutenak etxez etxeko laguntza zerbitzuetakoak eta gizarte zerbitzuetakoak dira (ez ditut ahaztu nahi, noski, udaltzainak, Mugikortasuneko langileak, aterpetxeetakoak eta abar eta abar). Oso sentsibilitate gutxi adierazi duzu etxez etxeko laguntza eta gizarte zerbitzuetako langile horiekin, Goia jauna -bide batez, gehien-gehienak emakumeak eta nahiko lan baldintza prekarioetan-. Ez gara harritzen, hala ere, ikusita zer gertatzen ari den Gipuzkoako erresidentziekin. Izan ere, ez da ulertzen EAJk behar diren ikuskapenak eta kontrol publikoa egiteari uko egitea. Ikusi dugu zer gertatu den Txaran. Eta ikusi dugu, baita ere, Berrako egoitzako langileen eta erabiltzaileen familien protesta....

Señor Eneko Goia, la ciudadanía donostiarra se ha empezado a cansar de sus políticas. Este mismo sábado hay otra movilización respaldada por una pluralidad de agentes sociales y de barrios para denunciar el rumbo que ha dado usted a esta ciudad. La gente está preocupada con tanto hotel y piso turístico; por sentirse extraña en diversas zonas de la ciudad; por perder calidad de vida, como está ocurriendo a pasos agigantados en la Parte Vieja y Gros... La gente está preocupada porque sus hijos, sus nietos o ellas mismas no pueden vivir en Donostia debido a los precios desorbitados de la vivienda... La gente está preocupada por la perdida de patrimonio artístico y cultural... La gente está preocupada porque observa que la brecha entre unos barrios y otros es cada vez mayor... La gente está preocupada porque tenemos retos gigantes como el de los cuidados o el de la emergencia climática... Y la gente está preocupada porque observa que, ante todo ello, hay un Gobierno Municipal que tiene otro tipo de prioridades, cuando no resulta que sus políticas, en vez de hacer frente a esos problemas, no hacen sino ahondarlos. Donostia puede ser una ciudad maravillosa: una ciudad maravillosa para vivir. La ciudadanía donostiarra no quiere una ciudad de cartón piedra, se está cansando, y su tiempo se acaba, señor Goia.

Donostian bizi nahi dugu. Gure auzoetan bizi nahi dugu. Komunitatean bizi nahi dugu. Eta kalitateaz bizi nahi dugu: bizi kalitateaz. Une honetan sustatzen ari zareten hiri eredua, garapen eredua, Goia jauna, kontrako norabidean doa; ez die erantzuten Donostiaren gaur egungo erronkei, ezta donostiarren kezkei ere. Eta donostiarrak haserretzen hasiak dira. Kezkatuta daudelako hiriak hartu duen norabidearekin. Donostiako EH Bildun argi dugu: alternatiba eskaintzen jarraituko dugu; beste hiri eredu bat, donostiarren bizitza duina, donostiarren bizi kalitatea eta oreka eta kohesioa erdigunean jarriko dituena; hiri iraunkor bat, larrialdi klimatikoaren aurkako borrokarekin eta pertsona guztien zaintzarekin arduratua, lan duina sortzen duena, eta noski, bakea eta elkarbizitza sustatu eta pertsona guztien eskubide guztiak bermatzen dituen hiri bat.

Pandemia gainditzen ari garen honetan, lehengorako itzuleraren ordez, beste bizi eta garapen eredu bat sustatu eta eraiki behar da, eta bide horretan udal honek aurrera eramaten dituen politika publikoak ezinbesteko tresna dira. Gaur, Udal Gobernuaren aldetik entzun ditugunak entzun eta gero, argi dago ez dagoela inongo borondaterik beste eredu berri baterantz aurrera pausurik emateko.

(1) Barometro de Economía Urbana 2020. Donostiako Udala (Fomento).