Apirilaren 29an Alderdi Ederreko Pentsiodunen Batzordeak idatzi bat erregistratu zuen Eneko Goia alkateari eta Udalbatza osatzen dugun talde politiko guztiei helarazteko. Pentsiodunek ez dute orain arte Udal Gobernuaren aldetik erantzunik jaso.
Idatzi horretan, 2018ko iraileko eta abenduko udalbatzarretan onartutako kontrol mozioetan jasotako neurriak betetzeko eskatzen dute pentsiodunek. Hau da:
Diru-sarrera urriak dituzten pentsiodunentzako berariazko komunikazio kanpaina bat egitea, zer laguntza ekonomiko dagozkien jakin dezaten.
Donostiako erretiratuen-egoitzetan saio bat egitea udal gizarte zerbitzuetan eskatu daitezkeen laguntza ekonomikoen inguruan.
Pobrezia egoeran aurki daitezkeen emakume pentsiodunei buruzko ikerlan bat egitea, hiriko diagnostiko bat izan ahal izateko.
Hain zuzen ere, Lanbidek apirilean bertan argitaratutako azkeneko datuek pentsiodunek astelehenero salatzen duten errealitate bat mahai gainean jartzen dute: diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidea dutenen artean emakumezkoak dira gehiengoa (Gipuzkoaren kasuan %57,7) eta, pentsiodunen kasuan, 13.721 onuradunetatik %64,18 emakumezkoak dira. Horien artean, emakume pentsiodun alargunak dira egoera larrienean daudenak.
Udal diru laguntzei dagokienez ere, errealitate hori bera errepikatzen ari da: urtetik urtera gero eta emakume pentsiodun gehiagok behar dituzte diru laguntzak oinarrizko gastuei aurrera egin ahal izateko. Datu orokorrak ikusita, 2015etik 2018ra GLLen eskaerek behera egin dute %6,28an. Baina, pertsona pentsiodunek egindako eskaerak ikusita, diru laguntzak behar dituzten pentsiodun donostiarrak gero eta gehiago dira urtetik urtera. Batez ere, 65 urtetik gorako emakumezkoak dira diru laguntza hauek beharrezkoak dituztenak, oinarrizko gastuei aurre egin ahal izateko, eta urtetik urtera haien kopurua gora doa.
Hona hemen azken urteetan ematen ari den egoera:
Urtea |
Eskaerak (familiak) |
65 urtetik gorako onuradun emakumezkoak |
65 urtetik gorako onuradun gizonezkoak |
2013 |
2.322 |
525 |
124 |
2014 |
2.613 |
558 |
143 |
2015 |
2.709 |
608 |
151 |
2016 |
2.695 |
662 |
171 |
2017 |
2.539 |
691 |
191 |
2018 |
2.534 |
709 |
196 |
Datuetan argi gelditzen da diru laguntzak behar dituzten pentsiodunen kopurua gora doala eta onuradunen %80 emakumezkoak direla. Hau da, urtetik urtera, gure hirian gero eta emakume pentsiodun gehiago pobrezian erortzen ari dira.
Aipatutako datuak ikusita eta pentsiodunek egindako eskaera kontuan hartuta, asteazkenean egingo den udal batzarrean udal gobernuari eta beste taldeei pentsionisten bizi baldintzak hobetzeko konpromiso irmoa har dezatela eskatuko diegu.