AKTUALITATEA


| 2026-07-22 10:31:00

Iragan igandean, Karmengo jaien azken egunean, eman zen polizia-indarkeriaren aurrean, EH Bildutik zenbait hausnarketa egin nahi ditugu:

- Lehenik eta behin, gure babesa adierazi nahi diegu Ertzaintzak zauritu dituen herritarrei. Haietako batzuk ospitalean artatu behar izan zituzten eta ebakuntza ere egin diote gazte bati.

- Bigarrenik, berretsi nahi dugu EH Bilduk sustatzen duen jai ereduan, festaguneek espazio baketsuak eta seguruak izan behar dutela, herritarrek horietan gozatu dezaten. Eta jakin badakigu auzoetako jai batzordeak, eragileak eta elkarteak ere horretan dabiltzala txalogarriak diren lanetan.

- Hirugarrenik, Karmengo jai batzordeak ere urte osoan zehar egiten duen lana aitortu nahi dugu eta, bereziki, festetan denok gozatu dezagun egiten duten ahalegina, askotan ikusten ez den inurri lana, auzolanean. Eta ahalegin horri esker dugu jai espazio segurua, baketsua eta elkarbizitzan oinarritzen dena. Hori da EH Bildutik babesten dugun jai eredua.

- Azkenik, Ertzaintzaren neurriz kanpoko eskuartzea eta herritarren aurka erabili zuen indarkeria salatu nahi ditugu. Gertaera hauek argi uzten dute, beste behin, polizia eredu berria behar dugula, gertutasunean oinarrituko dena eta herritarrengan konfiantza sortuko duena. Hala, igandean kaian gertatutakoak ez dute kabidarik gure gizartean.