Gauerdian hasi da Europako hauteskundeetarako kanpaina, eta prest gaude erronka berri honi heltzeko. Azken bozetan metatutako indar, ilusio eta konbentzimendu berdinarekin, ekainaren 9an euskal ahots ezkertiar, independentista eta antifaxista ozen entzutea behar dugu.
Datozen egunetan hainbat ekitaldi izango ditugu Donostian, eta horietan parte hartzeko deia luzatzen dizugu:
• Maiatzak 27, astelehena, 19:00, Easo plaza (eguraldi txarrarekin, Amarako frontoia)
• Maiatzak 31, ostirala, 19:00, Antigua (eguraldi txarrarekin, Ibaetako frontoia)
• Ekainak 2, igandea, 12:00, Bulebarra – EKITALDI NAZIONALA
• Ekainak 5, asteazkena, 19:00, Sagues (eguraldi txarrarekin, Zuhaizti eskola)
Posta bidezko botoa
Datozen egunetan kanpoan bazaude edo botoa ematera bertaratu ezin baduzu, egizu posta bidez.
Donostiako EH Bilduren egoitzan (Pedro Egaña, 10) horren inguruko argibideak emango ditugu, honako ordutegi honetan:
• Maiatzak 24, 10:00-13:00
• Maiatzak 27, 9:00-11:00
• Maiatzak 30, 16:00-19:00
Ziklo politikoaren aldaketari beste bultzada bat emateko aukera dira ekainaren 9ko hauteskundeak. Lehen indarra izateko, datozen bi asteetan al tajo!
#OrainErrepublikak