Donostia

Albisteak

EH Bilduk osoko zuzenketa bat eta 145 zuzenketa partzial aurkeztu dizkio 2022ko aurrekontu proiektuari


Eneko Goiak 2022rako aurkeztu duen aurrekontu-proiektuak ez die aurre egiten Donostiak dituen erronka nagusiei. Hori dela eta, EH Bilduk osoko zuzenketa bat eta 145 zuzenketa partzial erregistratu ditu, horietatik 11 eduki ekonomikorik gabekoak. EH Bilduren proposamenek 18.000.000 euroko kostua dute, eta koadratuta daude gastu eta sarrerei dagokienez.

| 2021-11-25 10:29:00

Hona hemen hiri bezala aurrean ditugun erronkei aurre egiteko EH Bilduren proposamen nagusiak:

Pandemiaren ondorioei aurre egiteko ezkutu soziala handitzea
  • Gizarte-larrieldeetarako laguntzak handitzea, pandemian eskaerak asko hazi direlako: 200.000 €

  • SOS Arrazakeriarekin hitzarmena sinatzea, etxeko langileei laguntzeko plan bat ezartzeko: 100.000 €

  • Etxerik gabeko pertsonei laguntzeko plana: 300.000 €

  • Zahar egoitzetako egoera hobetzeko: 134.000 €

  • Lankidetzan murrizketarik ez: 50.000 €

Etxebizitza larrialdiari aurre egitea
  • Hiria eremu tentsionatu gisa deklaratzea. Etxebizitzaren Legean ezarritako tresnak praktikan jartze aldera, lehentasunezkotzat jotzen da Donostia etxebizitza eremu tentsionatu gisa izendatzea (eduki ekonomikorik gabeko zuzenketa).

  • Hiri Lorategia (Loiola): Udalak 64 alokairuzko etxebizitza publiko egitea: 8.000.000 €

  • Hutsik eta egoera txarrean dauden etxebizitzak erosi, zaharberritu eta alokairuan ateratzeko programa: 2.481.000€

  • Babestutako etxebizitzak egiteko lursailak erosteko programa: 1.500.000 €

  • Maizterrentzako aholkularitza bulegoa: 50.000 €

  • Etxebizitza sustapen pribatuetan gutxienez %50 babes ofizialekoak izatea (eduki ekonomikorik gabeko zuzenketa)

Klima-aldaketaren aurkako borroka
  • Energia merkaturatzaile publikoa sortzea: 310.000 €

  • Donostiako Eraztun Berdea osatu eta ezartzeko programa: 850.000 €

Mugikortasun Jasangarria
  • Udal Gobernuak parkingekin duen emakida berrituko ez duenaren konpromisoa hartu, eta etorkizunean parkingen kudeaketa publikoa izateko bidea irekiko du (eduki ekonomikorik gabeko zuzenketa)

  • Erdiguneko aparkalekuen etorkizuneko erabilera birpentsatzeko azterketa: 15.000 euro

Hiri-garapenaren eredua
  • Ez da diru gehiagorik zuzenduko promozio turistikorako: Donostiako Sustapena Elkarteak masa-turismoa erakartzeko egin nahi dituen marketin-kanpainetarako aurreikusten dituen 870.000 euro kentzea.

  • Hotelen hedapena gelditzea: Eraikin baten erabilera hirugarren sektorera aldatzeko, HAPO aldatu beharko da. Horretarako, beharrezkoa izango da Udalak aldaketa-proposamen horren interes orokorra aintzat hartzea (eduki ekonomikorik gabeko zuzenketa).

  • Turismo-establezimenduen eremu saturatuen deklarazioa. Jardueren kontzentrazioa aztertu eta neurtuko da, eremu urbanistikoen arabera, eta eremu hori saturatu gisa deklaratuko da eraikigarritasunaren ratio jakin batzuk gainditzen direnean, eta inolaz ere ezin izango da gainditu eremuaren eraikigarritasunaren % 20 (eduki ekonomikorik gabeko zuzenketa).

Auzoen arteko desorekekin amaitzea: Ekialdean Bizi programa
  • Bidebietako Kultur Etxea: 600.000 euro.

  • Ekialdeko Barrutiko plantilla handitzea (2 teknikari berri): 104.460 euro

  • Intxaurrondoko barne autobus berria: 315.000 euro.

  • dBuseko 31. linearen maiztasunak berreskuratzea: 400.000 euro

Berdintasunaren aldeko borroka
  • Emakumeen Etxe Berria: 1.000.000 euro

  • Lanpostu berri bat sortzea: 51.000 euro

Enplegu duina sortzea
  • Udalaren kontratazioetan hitzarmen kolektiboa aplikatzen dela bermatzea (eduki ekonomikorik gabeko zuzenketa)

Haur parkeak eta plazak estaltzea auzoetan

(EAJ-PSEren aurrekontuak ez du bat ere aurreikusten hiri osoan)

  • Groseko Zuberoa plaza estaltzea: 965.000 euro

  • Antiguako plaza bat estaltzeko proiektua: 15.200 euro

Euskararen erabilera sustatzea
  • Udalbatza eta horri lotutako funtzionamendu osoa euskararen erabilera arautzeko udalaren VI. plangintzan sartzea, horretarako plangintzan atal berria sortuta Udal Batzarreko lehendakariaren ardurapean (eduki ekonomikorik gabeko zuzenketa).

  • Hirigintza egitasmoen hizkuntza inpaktuen azterketetan eremu soziolinguistikoa doitzea: irismen dokumentuek azterlanerako zehazten duten eremu soziolinguistikotzat ez da hiri osoa hartuko, hirigintza egitasmoak eragingo duen auzoa baizik (eduki ekonomikorik gabeko zuzenketa).

  • Hiriko bi hizkuntza ofizialak kontuan harturik, publizitate espazioak euskaraz eta gaztelaniaz kontratatzea, hein berean, Udalak publizitatea ezartzen duen aldiro; euskarazko hedabideetan euskara hutsez, eta gaztelaniazko hedabideetan bi hizkuntza ofizialetan (eduki ekonomikorik gabeko zuzenketa).