AKTUALITATEA


| 2019-10-10 12:29:00

1.Datuak

1.1.Turista kopurua

2018an inoizko turista kopuru handiena iritsi ziren Donostiara, 1.400.000 gaualdi muga gaindituz, 2017an baino %9,3 gehiago. Eta 2019ari dagokionez, joera berdina mantentzen da (+%8,35 abuztura arte).

Azpimarratzekoa da igoera handi hauek baloratzeko orduan, Udal Gobernuak alde batera utzi duela ”Turismoa Gida-plana 2017-2021” aurkezpenean erabilitako diskurtsoa (“modu orekatuan haztea”). Hau da, gobernuak baztertu egin ditu bisitari kopuruaren “egonkortasunaren” aldeko hitzak eta errekorren diskurtsora itzuli da. Izan ere, Eustaten datuen ateratzen den bakoitzean, Donostia “EAEren turismoaren buru” dela adierazten du Udal Gobernuak.

 

GAUALDIAK DONOSTIAKO HOTELETAN

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019 abuztura arte

954.446

991.235

1.038.540

1.167.549

1.265.546

1.293.880

1.413.745

1.033.300

+% 4,05

+%3,85

+ %4,77

+12,42%

+%8,39

+ %2,24

+ % 9,3

+ % 8,35

Iturria: Eustat

1.2.Desestazionalizazioa

Udal Gobernuak behin baino gehiagotan adierazi du Donostiako turismo eredua desestazionalizatzen ari dela, baina datuek ez dute hori adierazten, igoera nahiko homogeneoa baita urte osoan. Desestazionalizazioan oinarritutako estrategiaren funtsa bisitariak goi-denboralditik behe-denboraldira pasatzean oinarritzen da, eta horrelakorik ez da gertatzen ari Donostian, udan eta Aste Santuan ere asko igotzen jarraitzen duelako.

 

Gaualdiak 2019

Urt.

Ots.

Mar.

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Abuztua

71.263

69.996

102.488

135.523

143.059

153.080

174.329

186.562

+ % 9,7

+ % 8,2

+ % 3,6

+ % 13,8

+ % 6,8

+ % 10,7

+ % 8,4

+ % 6,2

+ 6.328

+ 5.292

+ 3.551

+ 16.073

+ 9.168

+ 14.834

+13.545

+10.842

Oharra: Aste Santua aurten apirilean izan da eta iaz martxoan. Martx+Apir = + 19.624 (+ % 9,1)

Iturria: Eustat

1.3.Hotelak

2015. urtetik, pentsioak alde batera utzita, 35 hotel ireki edo proiektatu dira Donostian.

 

Izena

Kalea

Gelak

Egoera

+info

Sansebay

Mari kalea.

17

Irekita

 

Arima

Poliklinika ondoan

73

Irekita

 

Arrizul

Ronda Kalea 3

46

Irekita

 

Koisi Aterpetxea

Heriz pasealekua

150 ohe

Irekita

 

Lasala

Lasala Plaza

69

Irekita

 

Room Mate Gorka

Gipuzkoa plaza 11

33

Irekita

 

Akelarre jatetxea

Igeldo

22

Irekita

 

One shot

Tabakalera.

34

Irekita

 

Villa Victoria

San Bartolome.

34

Irekita

 

Villa Birdie

Intxaurrondo

5

Irekita

 

Errotazahar 142

(ibaeta)

12

Irekita

 

Aterpetxea

Matia 18

 

 

 

Zenit

S.Martin (Siervas de Maria)

81

Obretan

 

Reparadoras

Easo kalea

 

Auzitegietan

 

Catalonia

San Bartolome komentua

123

Obretan

Babestutako eraikina bota dute,

Portuetxe, 35

 

151

stand by

 

Jai Alai 4

 

16

Obretan

Obrak geldituta

Atari

Kale Nagusia 18

29

Baimendua

Irregulartasun zantzu asko

Londres II

Zubieta 26

23

Baimendua

 

Zubieta 3

 

15 .

Baimendua

 

Axel

Amara, 26

100

Obretan

LGTBI komunitatearentzat zuzendua

Arrizul

Aldunaene.

14

Irekita

 

Haranburu

Hond. 24 S.Martin 22

51

Obretan

 

Distrito Oeste”

Lorea

34

Irekita

 

Ilunbe

Merkataritza gunea

75

Baimendua

 

Ulia

San Ignacio erresidentzia

200 ohe

Tramitean

 

Abba

Frantzia Pas, 4

44

Obretean

 

The Student Hotel.

Riberas de Loiola

325

Tramitean

2021rako iraki nahi dute. Hotel eredu berria, zenbait lekutan protestak eragin dituena.

Villa Itxas Gain MERCER

Aldapeta, 62

25

 

 

Bilbao Plaza

 

 

tramitean

EJ-k funts pribatu bati saldu zion eraikina eta honek hotel bat egin nahi du bertan

Mirakontxa, 32

 

30

Baimendua

 

Donostiako apezpikutza

Zabaleta, 5

25

Obretan

Apartahotela

Donostiako apezpikutza

Urdaneta (Idatz liburudenda)

 

tramitean

Apartaholeta

Donostiako apezpikutza

Familia Santua (Amara Berri)

 

tramitean

 

Construcciones Goiz Lan

Martulene (Aiete)

7

Obretan

Apartahotela

Casual

Pio XII

60

Obretan

 

Iturria: EH Bildu udal taldea

 

 

Plazak Donostiako hoteletan

2013

2014

2015

2016

2017

2018

4.886

4.956

5.247

5.404

5.613

XXXX*

*Aurtengo datuak ez ditu publiko egin oraindik Udal Gobernuak, aurten “Hiri ekonomiaren barometroa” delakoa ez duelako aurkeztu, lehen aldiz azken hamarkadan.

Iturria: Donostiako Sustapena

 

Udal Gobernuak hauteskunde atarian bizitegi-erabilera duten eraikinak hotel bihurtzeko aukera mugatu nahi zuela iragarri zuen. Urtebete berenduago, araudi aldaketak tramitazioan jarraitzen du. Udal gobernuak atzerapenari buruzko azalpenik ez du azaldu, baina bitartean hirian hotel berriei baimenak ematen ari zaizkie, tartean Munilla sustatzen ari den apartahotelei. Edozein kasutan, neurri hau bizitegi-erabilera duten eraikinetarako pentsatua dago, eta gaur egun erabilera komertziala duten eraikinetan balizko neurri honek ez luke inongo ondoriorik izango.

1.4.Pisu turistikoak

  • Legezko eskaintza. Ordenantza berria onartu baino lehen, Donostian 348 legezko pisu turistiko zeuden. Gaur egun Donostiako udalak 1306 pisu turistiko onartzen ditu. Hau da, ordenantza berriarekin legezko pisu turistikoak laukoiztu egin dira Donostian. Beraz, EH Bilduk asmatu egin zuen bete-betean adierazi zuenean ordenantza berriak de facto amnistia bat suposatzen zuela Donostian zeuden ehunka legez kanpoko pisu turistikorentzat (Eneko Goiak gezurtatu arren).

  • Legez kanpoko eskaintza. Hala ere, inork ez daki gaur egun zenbat pisu turistiko dauden zehatz-mehatz Donostian, legezkoen eta ez legezkoen artean. AirDNA-ren arabera 1.955 eskaintza daude AirBnB eta Homeway plataformetan. Baina Internet bidezko beste operadore gehiago daude.

  • Eskaintza erdigunetik eta Grosetik inguruko auzoetara zabaltzen ari da, Udal webgunean aldiro eguneratzen den mapa honetan ikusten den moduan (laranjaz pisu turistiko bihurtzeko tramitean dauden etxebizitzak):

 

1.5.Turismoaren promozioa

Ez dugu turismo gehiago erakartzeko plangintzarik burutuko. Destinoa zaintzeko erabakiak eta neurriak hartzen jarraituko dugu. Hori da gure apustu nagusiena.” (Eneko Goia, 2019-06-19)

Egia da, alde batetik, Donostia Turismoa SAk gero eta diru publiko gutxiago erabiltzen duela Donostia zuzenean promozionatzeko arloko ferietan eta abar.

Turismo kanpaina orokorretarako udal aurrekontuen eboluzioa

2016

210.000,00 €

2017

154.000,00 €

2018

130.000,00 €

2019

75.000,00 €


 

Aldiz, zeharkako beste bide batzuetatik promozio kanpainei eusten zaie. Egun ezin da jakin zenbat diru publikoz hitz egiten ari garen, dirua banatzeko bideak ezohikoak edo berriak direlako, eta beraz, herritarrok kontuen jarraipena egitea zailagoa da.

Azken adibidea da Woody Allenen pelikula, gutxienez 60.000 eta 120.000 euro arteko diru-laguntza publikoa jaso duela “hiriaren promozioa” egiteagatik. Helmuga-turistikoen ugaritzeak helmugen arteko lehia areagotu du, eta testuinguru honetan, fikziozko zinema turismoaren promoziorako bitarteko indartsu eta erabilia bilakatu da. Izan ere, halako bitarteko batek nazioartean eragina duen publizitate kanpaina baten gisa funtzionatzen du. Honen adibide bat da zinemagile beraren “Vicky Cristina Barcelona” pelikula.

Donostiako promoziorako erabilitako zeharkako beste bide batzuk:

  • 2019ko urtarrilaren 23tik 27ra Donostiak FITUR azokan stand bat izan zuen Basque Country gunean, “bertako ardatz nagusiei buruzko informazioa eskaintzeko: turismoa, gastronomia, kultura, kirola, premium-a eta kongresuak.” Bertan, gainera, “Donostiako Pintxo Institutua” aurkeztu zen.

  • 2019ko martxoaren 6tik 12ra, berriz, Donostia Turismo & Convention Bureauko ordezkariak eta establezimendu bazkideak, alor turistikoan mundu mailan azoka liderra den ITB Berlin azokan izan ziren “Donostia city break eta hiri-helmuga turistiko bezala sustatzeko.” Donostiak Basquetourren eskutik parte hartu zuen, Tourspain-eko stand-aren barruan. Hauxe dio Donostia Turismoak honen harira atera zuen oharra:

Helburua da Donostia helmuga turistiko bezala sustatzea publiko profesionalari begira (agentziak, turoperadoreak, komunikabideak, bloggerrak...) lehenengo hiru egunetan, eta publiko finalari zuzenduta asteburuan.”

2.ONDORIOAK

2.1.Parte Zaharrean masifikazioa

Donostiako Udalak Alde Zaharrera sartzen den jendea neurtzeko dituen gailuen arabera, 2019ko uztailean eta abuztuan 2,8 milioi pertsona sartu dira auzoan, bataz beste 46.000 egunean, iaz baino %2,7 gehiago.

Auzoan 6000 bat pertsona bizi dira, hau da, udan Alde Zaharreko populazioa zortzi aldiz biderkatu egiten da. Auzoak jasotzen duen giza presio altuak eragiten duen “estres soziala” jasan ezina da, auzotar askoren esanetan.

2.2. Lan gatazkak

2.a)Gipuzkoako ostalaritza: 10 urte Lan Hitzarmenik gabe

2019ko irailaren 13an, ELA sindikatuak Donostian egindako agerraldian horrela azaldu zuen sektorearen egoera:

Azken urteetan Gipuzkoan turismoak izan duen hazkundearekin batera, ostalaritzaren sektorea ere sendotu egin da, beti ere, lan baldintzen kontura (…) Gipuzkoako ostalaritzak ia 10 urte daramatza hitzarmenik gabe eta gertatzen ari den turismoaren gorakada langileen lan baldintzen kontura ematen ari da. Gehitu dutenez, onartezina da Gipuzkoako hiriburuak Turismoaren Mundu Erakundearen sariak jasotzen dituen bitartean, bertako jatetxe zein tabernetan langileen esplotazioa eguneroko kontua izatea.”

Ostalaritzako hitzarmena berritu ez izanak langileengan ondorio larriak eragin ditu, besteak beste, %10eko erosahalmena galtzea eta kontratazio berri gehienetan gutxieneko soldata aplikatzea. Langileen ordezkarien hitzetan:

Argi dugu onartezina dela jatetxe eta tabernetan gutxieneko soldata ordaintzea lanaldi amaigabeen truke. Gipuzkoako bizi baldintzak geroz eta altuagoak direnean ostalaritzako langileek geroz eta lan baldintza txarragoak dituzte”

2.b)Hotelak, azpikontratazioa eta prekarietatea

2018ko maiatzean, LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek Gipuzkoako hoteletako langileak grebara deitu zituzten soldata igoera eta externalizaziekin amaitzeko eskatzeko, zerbitzuen externalizazioa, prekarietateari zuzenki lotuta dagoela iritzita. Langileen ordezkariek horrela definitu zuten gaur egun bere horretan mantentzen den egoera:

Geroz eta gehiago dira Gipuzkoan zerbitzuak azpikontratatzen dituzten hotelak, eta etorkizunean gehiago izango direla argi daukagu. Adibide moduan, hor dauzkagu azpikontratazioaren alde egin duten Hotel Londres, Hotel Barcelo Costa Vasca eta Hotel Mercure Monte Igeldo, eta berau muturreraino eraman duen Zenit hotela, harrera ez beste hoteleko jardun guztia externalizatu duena. Hoteletan azpikontratazioa prekarietateari zuzenki lotuta dagoela ikusi dugu: langileoi ez zaie ostatuen hitzarmen kolektiboa aplikatzen, eta hauei ezartzen zaizkien baldintza ekonomikoak eta lanaldi amaigabeak prekarietatearen isla argia dira.”

2.3.Etxebizitzaren arazoa

  • Adituen artean badago eztabaida ireki bat pisu turistikoek alokairuen prezioetan duten eraginaren inguruan. Zentzu honetan, azken egunetan, lehendabiziko aldiz Europako hiri batean, Bartzelonan etxebizitzen prezioetan AirBnB-k izan duen eragina aztertzen duen ikerketa zientifiko bat argitaratu da eta ez dago zalantzarik eragin negatiboaren inguruan.

  • Alokairuen prezioak inoizko altuenak dira Donostian, neurtzeko sistema edozein izanda ere. Izan ere, eboluzioa neurtzeko irizpide desberdinak daude. Alde batetik, Eusko Jaurlaritzak maizterrek ordaintzen dituzten fidantzak hartu ditu erreferentziatzat, baina formula honek ez ditu pisuen/gelen tamainak bereizten. Beste aldetik, Idealista edo Fotocasa bezalako portalek eskaintzaren eboluzioa neurtzen dute, metro koadroaren prezioa zehaztuz.

Idealista.com Abuztua 2019

 

Precio m² agosto 2019

Variación mensual

Variación trimestral

Variación anual

Máximo histórico

Variación máximo

Donostia

14,4 €/m²

+3,2 %

+3,3 %

+1,2 %

14,5 €/m² noviembre 2018

-0,9 %


 

Auzoak:

  • Egia: 14,9 €/m²

  • Antigua: 14,3 €/m²

  • Gros: 15,7 €/m²

  • Amara: 12,9 €/m²

  • Parte Zaharra: 15,7 €/m²


 

2.4.Bizilagunen kanporatzea Parte Zaharretik eta Grosetik

Donostiak, inguruko hiri guztien joera berdinean, apurka-apurka populazioa irabazten duen bitartean, Gros eta Parte Zaharra dira bizilagun gehien galtzen duten auzoak. Bi auzo hauek turismoaren boom-aren epizentroa diren heinean, etxebizitzaren prezioa asko garestitu da, eta masifikazioaren ondorioz bizi-baldintzak gero eta okerragoak dira; ahaztu gabe, lehen bizitzeko ziren hainbat eta hainbat etxe, orain pisu turistiko edo hotel bilakatu direla.

 

 

2011

2015

2019

8 urtetan

PARTE ZAHARRA

4868

4864

4485

-383 (-%7,07)

GROS

15555

15045

14457

-1098 (-%7,06)

DONOSTIA

147544

148052

147976

+432 (+%0,3)

Iturria: Hauteskunde zentsua


 

3.Gomendioak

3.1. 2017-2021 Turismo Gida Plana helburuei eustea

2017ko uztailean, 2017-2021 Turismo Gida Plana aurkeztu zuenean, Udal Gobernuak estrategiaren aldaketa adierazgarria iragarri zuen. Hitzez hitz: “turisten kopurua haztea baino [gaualdiak 1.250.000 kopurua egonkortua zegoen orduan] Donostia marka ondo kudeatzea da helburua, Donostiaren esentzia ez indargabetzea, aitzitik, hiriaren identitatea, balioak eta kultura sustatuko dituena”.

Indarrean sartu zenetik bi urte baino gehiago igaro ondoren, begien bistakoa da Turismo Plan honek ez dituela bere helburuak bete. Plan hau agortzen ari da, eta jasotzen dituen helburu nagusiak (gehiago ez haztea, deszentralizatzea, desestazionalizatzea) bete nahi badira, neurri zuzentzaile sakonak ezarri beharko dira.

3.2.Jarduerak eragiten duen “estres soziala” kontuan hartzen hastea

Urtero %10aren bueltan igotzea ez da jasangarria, eta dinamika horrekin apurtzea funtsezkoa da donostiarren bizi kalitatea mantendu eta batez ere hobetu nahi badugu. Helburua ez da turismo gehiago erakartzea, denok onartzen dugun moduan, eta logikoa da pentsatzea hori horrela dela dagoeneko nahikoa hazi delako turista kopurua. Eta kopuruak “muga” baldin badu, logikoa ere bada pentsatzea kopuru batetik gora onurak baino arazo gehiago eragiten dituelako dela. Beraz, erronka Donostiaren eta donostiarren neurrira egokituko den turismo eredu bat garatzea bada, ezinbesteko lehen urratsa hazkundea gelditzea izan beharko da.

3.3.Turismo behatokiari norabide egokia ematea

Turismo Gida planean jasota egon arren, oraindik ez da martxan jarri. EH Bilduk iraileko udal batzarrean martxan jartzeko eskatu zuen, mozioa aho batez onartu zen eta udal gobernuak azarorako igarri du bere gauzapena.

Behatokiaren helburu nagusi eta behinena, jarduera ekonomiko honek donostiarren bizi baldintzetan duen eragina neurtzea eta eragin negatibo horiek ekiditeko neurri zuzentzaileak proposatzea izan beharko litzateke. Halere, Udal gobernuak iragarritakoa ikusita, zalantzati gaude; donostiar guztion babesa jasotzeko bezain onargarriak eta zentzudunak diren intentzioen atzean, ez baitago argi Behatokiaren erabileraren lehentasuna zein izango den:

“Donostia Turismoa turismo jasangarri eta adimendunaren behatoki bat garatzen ari da, Donostiako turismoaren kudeaketa jasangarri baterako heldu behar zaizkien oinarrizko arazoak identifikatzeko aukera emango duena, baita arazo horiek aurreikusten saiatzeko ere.”

Horiek horrela, Donostiako EH Bilduk auzi honi buruz egiten duen gogoeta nabarmendu nahi dugu: Donostian turismoaren jarduera eta askotariko eraginak modu integralean aztertuko dituen Behatoki bat martxan jartzea beharrezkoa dela uste dugu, beti ere herritarrek Donostian duintasunez bizitzeko duten eskubidea, hots, donostiarron bizitzak lehentasunezko hartuta.

Behatokiak ezin du soilik sektorearen mesedera egongo den tresna bat izan, dagoeneko nahikoa bitarteko dituzte beren jardueraren segurtasun ekonomikoa bermatzeko, eta are gutxiago hiriaren promozioa sustatzeko. Turismoaren onurez aritzean ohikoena jarduera honek BPG-an duen eragina azpimarratzea da. BPG-a ongizatearen adierazle bat bezala identifikatzen da maiz, baina ongizatea neurtzeko ezinbestekoa izango da BPG-a bestelako aldagai sozialekin eta ekologikoekin osatzea. Zentzu honetan, jasangarritasuna egiaz neurtzen lagunduko duten adierazleak behar ditugu. Eta ez soilik neurketak egiteko, baita politika publikoak diseinatzeko ere. Erabaki publikoak hartzerakoan ezinbestekoa da irizpide ekonomizista hutsetatik harago dauden balioak aintzat hartzea; ezinbestekoa baino, premiazkoa dela uste dugu, hori baita herritarrek egin diguten mandatua.

Behatokia, EH Bildurentzat, Donostiaren eta donostiarren neurrira egongo den turismo eredua garatzeko tresna aproposa izan daiteke. Baita turismo politiketan bizitza erdigunean jartzeko ere.

3.4.Bi puntu beroetan arreta berezia eskaintzea: Antigua eta Santa Klara

Turistifikazio prozesuen eragin negatiboak, ohiko auzo eta eremuez gain, gero eta esparru gehiagotara zabaltzen ari dira, ez baita inolako neurri zuzentzailerik hartu. Antigua auzoa eta Santa Klara irla bi adibide besterik ez dira, epe motz-ertainera arretaz jarraitu beharko diren bi adibide.

Antiguari dagokionez, hotel, ostatu, pentsio, apartahotel edota pisu turistikoen hazkundea aski nabarmena da, eta bizilagunek ere ohartarazi dute egoeraren larriaz. Hori dela eta, Antigua auzoa “eremu ase” izendatzea aztertu beharko luke udalak, Parte Zaharrean egin bezala. Beste aldetik, etxebizitzaren prezioaren gorakada eman da eta, zalantzarik gabe, fenomeno honek pisu turistikoen zabalkundearekin lotura zuzena du. Gainera, Benta Berriko babestutako etxebizitzaren arazoa dago, bertan bizi diren ehunka auzotarren arazoa izateaz gain, auzo osoan izango baitu eragina. Beraz, Donostiako Etxebizitza politiko publikoaren diseinuan arreta berezia jarri behar da auzo honetan, adibidez, Benta Berriko etxebizitzen jabego publikoa sustatuz.

Irlari dagokionez, bertan egin nahi den Cristina Iglesiasen egitasmoaren inguruko iritziak alde batera utzita, bisitari kopuruaren gorakadak izango dituen eraginak aurreikusi behar dira. Zentzu honetan, ingurune natural berezi honentzat babes neurri zehatz eta eraginkorrak ezarri behar dituzte Erakundeek. Ezin da esan, Goiak esan zuen bezala, ondorioak egitasmoa martxan jarri eta gero kudeatuko dituela, kaltea egina dagoenean.

3.5.Hotel berriei muga ezartzeko “saturazio eremua” zabaltzea

2016-2020 urte bitartean plazen eskaintza %30 baino gehiago igoko dela aurreikusi da. Igoera honek kezka sortu du sektorean bertan -EH Bilduk konpartitzen duena- ondorengo urteotan eskaintza handi hori betetzeko adina demanda ez balego, prezioak jaisten hasiko direlako. Hotelei muga jartzeko, beraz, alde batetik, etxebizitza eraikin osoak hotel bihurtzeko baimenik ez emateko araudi aldaketaren tramitazioa bukatu behar du Udal Gobernuak, eta beste aldetik, Parte Zaharrean bezala, saturazio eremu berriak ezartzea aztertu behar du.

3.6.“Lehen solairuaren” araudira itzultzea

Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko irtenbide integrala behar dugu eta esparru askotan eragin beharra dago. Horietako bat, zalantzarik gabe, pisu turistikoen hazkundeari muga jartzea da. Erabilera turistikora pasatzen den etxebizitza bakoitzak bizitzeko leku bat gutxiago suposatzen du donostiarrentzat. Historikoki Donostiak bazuen arau bat gure hiriko eraikinetan edozein jarduera ekonomiko mugatzeko, lehen solairuaren araua. Pisu turistikoen boom-a iritsi zenean, araua indartu ea egokitu beharrean, ordenantza berria egin zuen PNV-PSE udal gobernuak. Horren ondorioz, ehunka pisu turistiko legeztatu ziren, eta joera da gero eta gehiago egotea. Eta, ondorioz, etxebizitzaren prezioa igotzen jarraitzea.

3.7.Langileen bizi baldintzak hobetzea

Azken urteotan, asko igo da turismoari lotutako sektoreetan lanean ari diren donostiarren kopurua. Beste edozein arlotan bezala, Udalak eragile aktiboa izan behar du turismoan ere langileek lan baldintza duinak izan ditzaten. Zentzu honetan, ostalaritzarekin akordioak bilatu behar ditu Udalak, lan hitzarmenaren aldeko lana eginez.

3.8.Tasa turistikoa ezartzea

EAJ eta PSEren eskuetan dauden Erakundeek lehenbailehen ezartzeko borondatea dutela adierazi arren, ez dirudi epe motz-ertainean indarrean sartuko denik, sektorearen zenbait elkarte kontra agertu direlako. Halere, turismoaren itzulketa soziala lortzeko eta sortzen den aberastasuna banatzeko tresna egokia den heinean, lehentasunezkoa izan beharko litzateke.

3.9.Herritarren partaidetza areagotu behar da

Turismoak alde positiboak eta negatiboak dituenez, ahalik eta adostasun handienarekin kudeatu behar da. Are eta gehiago kontuan hartzen badugu turismoak hirian ondorengo urteotan izango duen inpaktua gero eta handiago izango dela. Hori dela eta, bai Gida-planaren berrikuspenean bai etorkizunean ezarriko diren bestelako politika publikoen diseinuan, turismoko sektoreko eragileez gain, auzo-elkarteekin, sindikatuekin eta bestelako eragile sozialekin eta herritarrekin kontatu behar da.