AKTUALITATEA


| 2023-03-08 10:53:00

Donostiako EH Bilduk datorren ostiralerako, hilak 10, ekitaldi ireki bat antolatu du Tabakaleran. Juan Karlos Izagirre alkatetzarako hautagaiak hiri-eredu berri baterako ardatzak eta datozen urteetan garatzeko EH Bilduk proposatzen dituen neurriak azalduko ditu. Izan ere, hiriak etorkizunean hartuko duen norabidea erabakitzeko mugarri garrantzitsu baten atarian gaude: maiatzaren 28ko udal-hauteskundeak.

Ekitaldiaren lehen zatian, etxebizitza, mugikortasuna eta eredu turistikoaren inguruan arituko dira hainbat donostiar. Azken urteetan eraiki den hiri-ereduaren agortze zantzuak eta euren eguneroko bizitzan izandako albo kalteak izango dituzte hizpide. Ondoren, Juan Karlos Izagirrek Donostiak eta donostiarrek ezinbestean behar dituzten proposamenak aurkeztuko ditu, udal gobernua berriz ere hiritarren behar eta nahiekin konektatzeko.

Hitzordua Tabakalerako Prisman (5. solairua) izango da, martxoaren 10ean, ostirala, 18:30ean.