Donostia

Albisteak

"Aurrekontuek balio beharko lukete Donostiak daraman norabidea zuzentzeko eta hiriak dituen erronka historikoei aurre egiten hasteko. Ez du halakorik egiten, ordea, Eneko Goiak aurkeztutako proiektuak"


Reyes Carrereren diskurtsoa 2021eko Aurrekontuen eztabaidan.

| 2021-03-31 10:16:00

2021eko Aurrekontuaren osoko bilkura / Pleno de Presupuestos 2021


Reyes Carrereren diskurtsoa

Puente de Astiñene. Supongo que ya sabrá dónde está, señor Goia... Un eje básico para las personas que se mueven entre Egia y Loiola. Seis años para hacerlo. Y ya han anunciado que este años tampoco se terminará. Vamos para el septimo año. Y vaya ústed a saber si no habrá un octavo...

Proyecto escultórico de la isla, su apuesta personal, el proyecto por el que parece usted quiere pasar a la historia... En un año acabado. Y con un gasto de casi 5 millones de euros. Seis años para el puente de Astiñene, y sin terminar. Y un año para el faro de la isla y, por supuesto, terminado. Y todo ello, en medio de esta pandemia.

Hauxe laburbiltzen du zure politika, Goia jauna: Donostia ulertzeko zure modua. Ekialdeko auzoek sufritzen dituzten desorekak ere aipatu genitzake... Hor dabiltza Bidebietan, sinadura bila, kultur etxea eskatzeko... Honela ulertzen duzu Donostia, eta hiri eredu hori bera dago aurrekontu proiektu honen atzean.

Pandemiak gogor jo du Donostiako eredu sozio-ekonomikoa, gure inguruko hiriak baino gehiago, eta areagotu egin ditu aurretik zetozen desorekak eta joera negatiboak (langabezia eta prekarietatea, zahartzearen ondorioak, auzoen arteko desorekak, etxebizitzaren arazoa...). Horregatik, aurtengo aurrekontu-egitasmoak izaera estrategikoa izan behar duela uste dugu. Hala ere, gure harridurarako, PNVk eta PSEk aurkeztu dutena aurrekontu arrunta da. Iazko aurrekontu berak dira, baina diru-sarreren jaitsierari egokituak. Ez dago lehentasun politikoen birbanaketarik. Ondorioa garbia da: herritar gehienok zerbait ikasi dugu pandemia honekin, lezio batzuk atera ditugu, baina zuek ez duzue ezer ikasi. Ezin da ulertu, bestela, 2021ean 2020ko aurrekontu berberak aurkeztea.

Aurrekaririk gabeko krisi sanitario, sozial eta ekonomikoan murgilduta gaude. Pandemiak agerian utzi ditu egungo hiri-ereduak zaintza arloan dituen gabezia larriak, auzoen arteko desberdintasunak areagotu egin dira, etxebizitzarekin dugun arazoa areagotu egin da eta klima-aldaketaren aurkako borrokan atzera egiten ari garela ikusi da. Horregatik, aurtengo aurrekontuek balio beharko lukete Donostiak esparru horietan guztietan daraman norabidea zuzentzeko eta hiriak dituen erronka historikoei aurre egiten hasteko. Ez du halakorik egiten, ordea, Eneko Goiak aurkeztutako proiektuak. Eta horregatik eskatzen ari gara proiektu hau alde batera uzteko: donostiarron gaur egun behar errealei erantzungo dieten aurrekontuak izateko, alegia.

Pandemian zerbait egiaztatu ahal izan badugu denok hauxe da: Donostiak zaintza-sistema berria behar duela. Egungoak ez du balio zaurgarritasun egoeran dauden pertsona guztiei, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei, etxerik gabeko pertsonei, klaseak on line jarraitu ezin dituzten haurrei eta abarri erantzuteko. Hala eta guztiz ere, gizarte partida nagusiak pandemiaren aurretik bezala mantentzen dira, eta horietako batzuk jaitsi ere egin dira. Eta bitartean, Goia jauna, gero eta jende gehiago kalean lotan eta herritarrek osaturiko sareei esker bizirauten: atera zaitez kalera eta begiratu. Aurrekontuaren aurkezpenean, Udal Gobernuak honako hau adierazi zuen “gastu soziala % 4,9 handituko da”. Partiden azterketatik ondoriozta daiteke igoera hori Hestia etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentroa lekuz aldatzeko egitasmoa dela. 2016tik iragartzen ari da proiektu hau, baina urtez urte atzeratzen ari da. Gainera, praktikan, egitasmo honek ez du handitzen etxerik gabeko pertsonei laguntzeko leku kopurua. No se hagan ustedes trampas al solitario. ¿Saben cuánto subió el número de donostiarras preceptores de las Ayudas de Emergencia Social en 2020? Un 27%. Y es casi seguro que seguirá aumentando. ¿Saben qué aumento proponen PNV y PSOE para dichas ayudas? 0 euros. Exactamente: 0 euros. ¿Saben qué pasa con las ayudas para el tercer sector -Cáritas, por ejemplo- en plena pandemia y en plena crisis social y económica? Pues en este caso no es que no aumenten: es que se reducen; un 12% concretamente. Incomprensible.

Y si hablamos de políticas de igualdad, no hay más que remitirse al informe sobre el impacto de género realizada por técnicas de este Ayuntamiento. Y el informe dice que de 40 programas que tienen impacto de género, de 40, 27 ven reducido su presupuesto. Y que 14 de ellos tienen una bajada de más del 35%. 95.000 euros menos para actuaciones en puntos críticos, 500.000 en iluminación, desaparece el programa de alquiler para víctimas de la violencia machista, etcéterea, etcétara... No lo dice EH Bildu: lo dicen las técnicas municipales. De este Ayuntamiento. Sus presupuestos no tienen nada de sociales, por mucho que lo repitan una y otra vez. Sabemos sus prioridades. Sabemos el empeño que han puesto en el proyecto del faro de la isla, el interés que tienen en la estación del Tren de Alta Velocidad, cómo siguen ciegamente apoyando la pasante de metro, chapuza tras chapuza y dejando a un lado proyectos prioritarios como el ramal Altza-Galtzaraborda, sabemos lo que les gusta el autobombo y todo lo que gastan en propaganda... Aquí nos conocemos todos y todas. Ústedes tienen unas prioridades y nosotras, otras. Y los números del proyecto de presupuesto que han presentado no engañan: de sociales, nada de nada.

Denok onartzen dugu munduaren datozen urteetako erronka nagusietako bat klima larrialdia dela. Udal Gobernuak ere bai. Eta premia hori ere are nabarmenago utzi du egungo pandemiak.

Iaz Donostiako Udalak Klima Larrialdi Adierazpena onartu zuen, hainbat ekimen jasotzen zuena. Baina ia urtebete honetan Udal Gobernuak ezer gutxi egin du hura garatzeko. Eta 2021eko aurrekontu proiektu honetan ere lehengo lepotik burua.

Eneko Goiaren gobernuak aurkeztu duen proiektuak ez du euro bakar bat ere jasotzen txipdun errefus-ontzia Donostian inplementatzeko: 0 euro. Eta larria da, izan ere, birzkiklapena sustatzeko eta ahalik eta errefus gutxien sortzeko neurria aproposa izanik, PNV-PSOEren gobernuak ez du inongo pausorik eman haren inplementazioa adostu zenetik: 2017tik, alegia. Astiñenen sei urte eta zubia bukatu gabe, eta kasu honetan, lau urte ezer ere egin gabe: 0 aurrrerapauso. Lehentasun kontua, berriz ere: Eneko Goiaren gobernuak ez du birziklapenean sinesten: bai, ordea, Zubietako erraustegian.

Klima larrialdiaren erronka nagusietako bat energia alorrekoa da. Inguruko udalerrietan ari dira urratsak ematen, energia berriztagarriak sustatzeko (merkaturatzaile publikoak, kooperatibak...), baina honetan ere atzean gelditzen ari da Donostia: aurtengo aurrekontuan mota honetako proiektuei heltzeko inongo asmorik ez dago. Hiriko eraztun berdea sendotzea eta zabaltzea izan daiteke Donostiak egin lezakeen beste ekarpenetako bat, baina halako inbertsiorik ere ez dago aurrekontu proiektuan. Eta mugikortasun jasangarriaz beste horrenbeste: bidegorri sarea zabaltzeko eta oraingoa mantentzeko egitasmo zehatzik ere ez dago.

Zer da, beraz, klima larrialdiaren kontrako PNV eta PSOEren politika? Propaganda hutsa, konpromiso eraginkorrik gabe.

Otro 0 de Eneko Goia. El de euros previstos para vivienda pública. Parece increíble, ¿verdad? Porque Donostia es la ciudad del estado con los precios más altos tanto de alquiler como de compraventa de vivienda. Y ante esa realidad, la partida para vivienda pública de PNV y PSOE para 2021 es, ni más ni menos, que de 0 euros. Y no contentos con ello, pretenden también reducir el presupuesto de Etxegintza. ¿De verdad no son conscientes de que el precio de compraventa de vivienda en Donostia es el doble -sí, sí, el doble- que la media de la Comunidad Autónoma Vasca? ¿No saben que ese precio ha subido un 17%, en plena pandemia, con respecto a 2019? Por supuesto que son conscientes. Lo que pasa es que les da igual. Es más: hasta les gusta. Porque entienden que la ciudad, más que un lugar donde vivir es un lugar para hacer negocios. Eternamente. Así solo podemos entender su apuesta por el monocultivo del turismo, su apoyo a la construcción de hoteles o a la conversión de edificios en hoteles -y ahí tenemos el ejemplo de Mariaren Bihotza, en Gros, en un barrio que en la última década ha perdido un 7% de población- o el impulso a la expansión de los pisos turísticos: primeramente a través de una ordenanza que presentaron como ejemplar y tumbaron los tribunales y ahora, a través de la modificación del Plan General. Y mientras tanto, insisto, 0 euros para vivienda pública. Quieren hacer de Donostia un parque turístico: un lugar pensado para el turista, mientras la juventud de Donostia tiene que salir de la ciudad porque, simple y llanamente, no puede hacer frente al precio de la vivienda. Una auténtica tragedia, con la que ustedes, PNV y PSOE, están encantadísimos, por mucho que afirmen lo contrario. Hechos son amores y no buenas razones: 0 euros.

Donostiaren beste arazoetako bat gizarte eta lurralde desorekak dira. Eneko Goiaren gobernu taldeak 2021erako aurkeztutako aurrekontu proiektuak agerian uzten du hiri-eredu zentralista baten alde egiten jarraitzen duela. Auzoetan proiektu ekonomiko traktoreak sortzeko asmorik ez dago, eta hori funtsezkoa da auzoen arteko desberdintasun ekonomiko eta sozialekin amaitzen hasteko. Behar hori are nabarmenagoa da ekialdean: dirudienez, Altza, Bidebieta eta Intxaurrondo lotarako auzo moduan ulertzen dituzte PNV-PSOEk: etxebizitzak bai, gutxieneko zerbitzu batzuk ere bai (ia denak herritarrek urte luzez egindako borrokaren ondorioz lortutakoak, eta kasu askotan, beste auzo batzuetakoak baino okerragoak), baina ezer ere ez Donostiako gainerako auzoetako herritarrak zein Donostiatik kanpokoak erakartzeko eta ekialdeko ekonomikoa suspertzeko. Uharteko proiektu eskultorearekin hasi, Aldakoenea-Altzako Eraikuntza Institutua hirigintza egitasmoarekin segi eta espazioak oinezkoentzako gune bihurtzeko ezarritako lehentasunekin bukatu, erdigunea-periferia dikotomia etengabe indartzen duen Udal Gobernua da Eneko Goiarena.

Eta esan bezala, trakzio lana egingo duten proiektuen falta ikuspegi horren beste adierazle bat da. Nahiz eta premia larria den (errenta altuena duten auzoen batez bestekoak bikoiztu egiten zuen baxuena dutenena Eneko Goia Alkatetzara iritsi zenean, eta orain, hirukoiztu egiten du; hau da, handitzen ari da auzoen arteko arrakala sozio-ekonomikoa). Eta honek are garrantzia handiagoa hartu du pandemia garaian, non turistifikazioan oinarritutako eredu ekonomikoak, langabezia Donostian Bilbon edo Gasteizen baino gehiago haztea ekarri duen. Aipagarria da, baita ere, aurrekontu proiektuak Bidebietan inbertsiorik ez aurreikustea, nahiz eta zerbitzu aldetik behar nabarmenak dituen auzoak. Eta aipagarria da, baita ere, Emakumeen Etxeak bere jarduna behar bezala gara dezan taxuzko planteamendurik ez egin izana.

No habéis aprendido ninguna lección de esta pandemia, señor Goia. Más que nunca ha quedado en evidencia la necesidad de poner las vidas de la gente en el centro de la actuación política. Necesitamos un sector público fuerte, un nuevo sistema de cuidados, herramientas para proteger a la ciudadanía en gneral y, especialmente a los sectores más vulnerables; necesitamos políticas coherentes y eficientes, en la lucha contra el cambio climático, la mayor amenaza que tiene actualmente la humanidad; necesitamos hacer frente al problema de la vivienda, limitar el precio de los alquileres, un parque público de vivienda; necesitamos una sociedad más justa que luche contra los desequilibrios y las difererencias entre barrios o territorios, o entre hombres y mujeres... Necesitamos unos presupuestos municipales valientes en clave transformadora que nos hagan avanzar hacia un modelo de ciudad más humano, más equilibrado, más justo, más comunitario. Y ústed, señor Goia, nos trae unos presupuestos que son casi-casi un copia-pega de los del año pasado. Como si no hubiera pasado nada en 2020. Sin ningún atisbo de autocrítica. Como si la pandemia no hubiera existido.

Goia jauna, gaur egin dezakegun gauzarik onena aurrekontu hau erretiratzea eta gainerako taldeekin eraldaketarako bidean jarriko gaituen beste proiektu bat lantzen hastea da. Ez dut itxaropen handiegirik. Baina gogoan izan: inportanteena herritarrak dira. Astiñene zubia, sei urteren ondoren, behingoz bukatzea da inportantea, herritarrak segurtasunez joan daitezen Egiatik Loiolara edo alderantziz, eta ez, aldiz, uharteko faroko proiektua, urtebetean egindakoa. Lehentasunak, Goia jauna. Azken urtebetean ezer gertatu ez balitz bezala, politika zaharrekin jarraitzeko, ez kontatu gurekin. Aldiz, lehentasunen inguruan gogoeta egiteko eta donostiarren zerbitzurako aurrekontuak lantzeko beti egongo gara prest.