Bozketak amaitu ondoren eta alegaziorik aurkeztu ez denez, Iker Casanova botoen %96,78rekin eta Maria del Rio %89,47rekin berretsiak izan dira.
Atzo, ekainak 5, hautagaiak aurkezteko epea amaitu ondoren, Iker Casanova eta María del Río izango dira Bizkaiko eta Bilboko zerrendaburuak.
EH Bilduk talka-plana aurkeztu du Bizkaian, EAEko hiru ahaldun nagusiek Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko iragarritako neurrien ostean. Planean, Gobernantza-eredua, lehen sektorea, sozioekonomia, gizarte-politikak, fiskalitatea eta trantsizio energetikoa bezalako puntuak sartzen dira.
Idurre Bideguren senataria eta Mikel Otero legebiltzarkidea Arrankudiaga-Zollo eta Arakaldoko alkateekin bildu dira, Hego Uribeko bi udalerrietako hondakin-uren arazoari irtenbidea bilatzeko. Era berean, gatazka honi irtenbidea emateko beharrezko konponbideak bermatzeko eskatuko diete dagozkien erakundeei.