AKTUALITATEA


| 2026-08-10 10:50:00

EH Bilduren ustez, albiste ona da Bilboko Metroaren 4. linearen Ingurumen Inpaktuaren Azterketa (IH) argitaratu izana, izan ere, aurtengo udan bete beharreko izapidea izan da.

 

EH Bilduk dei egiten die eragindako instituzio guztiei lanean buru-belarri jarraitzeko eta datozen tramiteak, hau da, proiektu eraikitzailearen erredakzioa eta lanen lizitazioa, lehenbailehen martxan jartzea, Eusko Jaurlaritzatik egindako konpromiso publikoa, 2027 urtearen amaieran lanak hastearena, egia bihurtzeko.

 

Ildo berean, Patxi Xabier Fernandez Bilbo Udaleko zinegotziak zera hau azpimarratu du: «Linea hau martxan jartzeak zor historiko bati irtenbidea ematen dio, batez ere, Errekalde eta Irala auzoekin, eta horrek hiribilduaren hegoaldeko auzoetako dozenaka mila biztanleren mugikortasuna hobetzea ahalbidetuko du, eta, aldi berean, Metroa Zorrotza auzoarekin eta Enkarterriko herriekin lotzeko urratsak ematea».