EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoak uste du Iker Casanova Alonso dela 2027ko maiatzaren 23an egingo diren foru hauteskundeetan ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko pertsonarik egokiena.
Horregatik, 2023ko hauteskundeetan lortutako emaitza historikoen ondoren, azken lau urteotan egindako lan sendoarekin jarraitzeko eta Bizkaian EH Bilduk sabairik ez duela demostratzen jarraitzeko apustua egiten dugu.
EH Bilduren proiektua Bizkaiaren etorkizuna eta oparotasuna ez ezik, bertan bizi eta lan egiten duten herritarren ongizatea ere bermatzen jarraitzeko anbizioa duen proiektua da. Eta Iker Casanova Alonso da, gure ustez, ezkerreko subiranismoaren lemazain izateko pertsonarik egokiena.