Bizkaia

Ilardia: “Bizkaian enplegu duina ezohikoa ez izatea nahi dugu eta Aldundia norabide horretan jarriko dugu lanean”

EH Bilduren ahaldungai nagusiak Diputazioa enplegu duinaren aldeko eragile aktibo bihurtzeko helburua du. Maddalen Iriarte ohartarazi du autogobernurik eta burujabetzarik gabe ezinezkoa izango dela euskal gizartearen eskubide sozial eta ekonomikoak bermatzea.

| 2019-05-12 18:15:00

Bea Ilardiak enplegu duina sortzeko beharrarekin EH Bilduk duen kezka eta konpromisoa berretsi ditu gaur goizean Arrigorriagan eta agindu du EH Bilduren eskutik Bizkaiko Foru Aldundia eragile aktiboa izango dela soldata eta lan baldintza duinen alde eta lan prekarietatearen kontra. Adierazi duenez, “Bizkaian enplegu duina ezohiko zerbait ez izatea nahi dugu, herrialde duin batean bizi nahi dugu, bizkaitar guztiek bizitza duina duten Bizkaia bat nahi dugu, baina gaur egun ez da hori gertatzen dena. Guztiok ezagutzen dugu lana izanda ere hilaren bukaerara heltzen ez den jendea, lan baldintza onartezinetan lan egiten duen jendea, eta hori onartezina da”.

Enplegu duina bermatzeko helburua egingarria dela nabarmendu du EH Bilduren ahaldungai nagusiak, Bizkaia hobe bat ere posible den modu berean, “herrialde honek potentziala eta baliabide ekonomikoak dituelako hemen bizi diren pertsona guztiak duintasunez bizi daitezen”. Hori da hain justu EH Bilduk bere buruari jarri dion erronka, eta horretarako “Europako herri aurreratuenetara begira jarri behar gara; hori izan behar da gure erreferentzia ongizatea hobetzerakoan urratsak emateko”.

Maddalen Iriarte: Hemen erabaki pentsio duinak edukitzeko

Arrigorriagan, Bea Ilardiarekin batera, Gasteizko Legebiltzarreko bozeramaile Maddalen Iriartek ere hartu du hitza, autogobernu eta burujabetza maila handiagoen beharra aldarrikatzeko. Bestela, ohartarazi du, egunerokoan ez da posible izango euskal gizartearen eskubide sozial eta politikoak. “Begira, pentsio duinak, lan baldintza duinak eta argindarraren tarifa arrazoizko bat nahi baditugu, erizain eta mediku gehiago kontratatu nahi badugu, politika industrial, zientifiko eta kultural aurreratuak nahi baditugu… hori guztia egin ahal izango dugu erabakiak hemen hartzen baditugu bakarrik, Madrili baimena eskatzen ibili behar izan gabe, libre eta burujabeak baldin bagara soilik. Eta burujabeak ez bagara, ezin izango dugu hori guztia egin. Beraz, ez diegu kasurik egin behar autogobernuaz eta burujabetzaz ez hitz egiteko eskatzen digutenei, burujabetzarik gabe bigarren mailako herria izaten jarraituko dugulako”.

Ildo horri jarraituz, Iriartek funtsezkotzat jo du EH Bilduren ahotsa Europar Parlamentura eramatea. “Gehiengo demokratiko bat osatzen hasiak gara, Europan gehiago izateko, Europan gure izaera aldarrikatzeko, Europako estatu bat izan nahi dugula esateko. Europa beste era batera eraiki nahi dugula aldarrikatzeko”.

Bea Ilardia: “Bizkaian aurrera egin behar dugu herritar guztien bizi kalitatea hobetzeko”

| 2019-05-10 15:37:00

EH Bilduren Bizkaiko ahaldun nagusigaiak herrialdeak dituen baliabideak hobeto erabiltzearen aldeko apustu egin du, Bizkaiak sekulako potentziala duen arren, milaka pertsonak ez dutelako duintasunez bizitzea bermaturik.

Bea Ilardiak anbizio osoz ekin dio hauteskunde kanpainari. EH Bilduren Bizkaiko ahaldungai nagusia Portugaleten, Bizkaiko Zubiaren azpian, izan da gaur goizean, eta bertan koalizioak duen anbizioan oinarritutako diskurtsoa egin du, “Bizkaia hobe bat posible dela guztiz sinetsita”. Hala, herrialdeak dituen baliabide handiak hobeto erabiltzearen aldeko apustu sendoa egin du “interes orokorrari erantzun diezaioten, eta ez gutzi batzuen interesei”, hori baita bidea Bizkaiak aurrera egiteko eta herritar guztien bizi kalitatea hobetzeko. Hori da hain justu EH Bilduk hauteskunde hauetan duen erronka eta helburu nagusia, Bizkaiak potentzial handia duen arren, oraindik milaka herritarrek arazo ekonomiko eta sozial larriak dituztelako. “Argi dugu urratsak eman behar ditugula bizkaitarron bizi kalitatea hobetzeko”. Ilardiaren esanetan, “leku pribilegiatu batean bizi gara, Bizkaiak izan badituelako bertan bizi diren pertsona guztiei bizitza duina eskaintzeko potentziala eta baliabideak, baina, hala ere, argi dago gaur egun gabezi larriak daudela eta, beraz, planteamendu berriak behar ditugula, jende askok ez duelako duintasunez bizitzea bermaturik”.

Horren haritik, hautagaiak salatu du “milaka bizkaitarrek, lana edukita ere, sekulako arazoak dituztela hilaren bukaerara heltzeko”. Izan ere, azaldu du, “kontratu laburretan oinarritzen den lan merkatu batez ari gara, eta horrela ezinezkoa da bizi proiektu bat aurrera eramatea”.

Bizkaian arazo larri askok konpontzeke jarraitzen dutela ikusirik, Ilardiak Aldundia anbizioz gobernatzeko erronka ipini dio bere buruari, gaurko konformismoa bazter utzita. “EH Bildun argi dugu ez garela konformatu behar Bizkaia txarrenen artean onena izatearekin; zerbitzu sozialei, lan baldintzei edota bizi kalitateari buruz berba egiten dugunean gure ispilua Europako herri aurreratuenak dira. Bizkaia Kantauriko Danimarka izatea nahi dugu, baliabideen erabilera egoki batek guztiok Bizkaia hobe batean bizitzea ahalbidetuko duelako”.

EAEn praktika egokien aldeko eta korrupzioaren kontrako erakundea sortzea ezinbestekoa da

| 2019-03-27 19:00:00

EH Bilduk mozioa aurkeztu du gaur Bizkaiko Batzar Nagusietako osokoan jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoa sortzeko lege-proposamenari dagokionez, Arbitraje Batzordeari aurkeztutako eskumen arazoaren inguruan. Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako lege-proposamen honi buruz hiru lurraldeetako Foru Al-dundiek eskumen arazoak aurkeztu zizkioten Arbitraje Batzordeari. Ondorioz Eusko legebiltzarreko Mahaiak erabaki zuen lege-proposamenaren tramitazioa etetea. Ondo-ren lbone Bengoetxea ahaldunak adierazi zuen “Aldundia ez dagoela jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako bulegoa sortzearen kontra, baina eskumen arazoak direla eta ezin dutela onartu termino horietan”.

EH Bilduren ustez jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Euskadiko Au-tonomi Erkidego mailako erakunde bat beharrezkoa da. Erakunde horrek erakundeen arteko koordinazioa eta kolaborazioa bermatuko luke. Hori dela eta EH Bilduk gaur proposatu du legebiltzarrari eskatzea eskumen arazoaren ondorioz erabakitako lege- proposamenaren izapidetzaren etetea altxatzea. PSE, PP eta EAJk contra bozkatu dute Onintze Oleaga batzarkideak galdera argia plazaratu duen arren “Prest zaudete ustel-keria eta praktika txarrekin bukatzeko eta beraiekin bukatzeko pausu eta neurri eraginkorrak ez oztopatzeko?”.

“Baliabideak badaude baina ez dira nahikoak administrazioan ematen diren praktika txar eta korrupzioarekin amaitzeko. Aurrera pausu bat eman behar dugu Legebiltzarrean praktika hauekin amaitzeko neurriak onartzeko.

Jatorriz EH Bildu eta Podemosena den ekimen baten bitartez 2019an Bizkairako txartel bakarraren bideragarritasuna eta kostua aztertuko da

| 2019-03-20 15:00:00

Bizkaiko Batzar Nagusiek aho batez onartu dute txartel bakarraren inguruko erdibideko proposamen bat. Ondorioz 2018-2028 Bizkaiko Garraio Publikoaren Plan Estrategikoaren baitan, 2019an zehar  Txartel Bakarraren  eskumena, bideragarritasuna eta proposamenaren kostuaren inguruko atal berezi bat ezarriko da. "Aurkeztu dugun proposamenean Txartel Bakarra plataformak mahai gainean jarri duena islatzen dela uste dugu. EH Bildurentzat gai hau funtsezkoa da Bizkaiko mugikortasuna hobetzeko” aipatu du Zigor Isuskiza batzarkideak . EH Bildu eta Podemos taldeek hasiera batean aurkeztu zuten arauz besteko proposamenari EAJ eta PSEren ardibidekoa gehitu zaio.

Ondorioz onartutako atalak parámetro hauek izango ditu:
• Garraiobide guztien artean doako aldaketa egin ahal izatea.
• Tarifak integratzea. Enpresa operatzaile guztiek tarifa berdinak izatea.
• Progresibitatea. Modelo guztiak aztertzea.
• Txartelen prezioak erabiltzaileen errentara egokitzea.
• Bizkaiko garraiobide guztietan erabili ahal izatea.
• Egungo garraio publikoaren sarearen hobekuntzan eta mantenuan oinarritua.

Atal hau egiteko Bizkaiko garraio publikoaren erabiltzaileak eta erabiltzen ez dutenak, lurraldeko garraio publikoaren baitan talde garrantzitsuak, garraioan adituak, teknikariak eta abar kontutan hartuko dira.

??? #TxartelBakarra #BilleteUnico "Creemos que en la proposición se refleja lo que la plataforma @txartelbakarra pone sobre la mesa. Para @ehbildu esta cuestión es estratágica para la mejora de la movilidad en Bizkaia" @IsuskizaZigor pic.twitter.com/HtcegPrwzk

— EH Bildu Bizkaia (@ehbildubizkaia) 20 de marzo de 2019

Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagaitzaren aurkezpena egin da goizean Santurtzin

| 2019-03-16 11:56:00

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETARAKO ZERRENDAKIDEAK
(Lehen 16 postuak)

BUSTURIA-URIBE
1.- Iratxe Arriola Alzola
Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua. EAko alkatea
2.- Asier Vega Isasi.
Ingurugiro-Kimikako Goi-Mailako teknikaria eta Uraren Kudeaketa Integralean aditua. Bizkaiko Batzarkidea. EH Bilduren Bizkaiko koordinatzaile politikoa.
3.- Onintze Oleaga Soleaga.
Zuzenbidean lizentziatua. Abokatua eta administratzaile konkurtsala. Durangaldea Arratia Hego-Uribeko udalgintza arduraduna. Batzarkidea
4.- Endika Montes Uña.
Laneko harremanetan diplomatua. Laneko arriskuen prebentzioan masterra.PRL teknikaria.

DURANGALDEA-ARRATIA
1.- Bea Ilardia Olangua
Zuzenbidean lizentziatua. Abokatua. Galdakaoko zinegotzia.
2.- Zigor Isuskiza Arana.
Nekazaritza ingeniaría. Batzarkidea eta Bizkaiko arduradun instituzionala.
3.- Meritxell Elgezabal Intxaurraga
Arte Ederretan lizentziatuta. Publizitate Agentzia bateko diseinatzaile grafikoa. Batzarkidea.
4.-Urko Lopez Odriozola
Ekonomia eta enpresa zientzietan doktorea. Irakasle eta ikerlaria

BILBO
1.- Arantza Urkaregi Etxepare
Matematika Doktorea, Estatistika arloan. Batzarkidea
2.- Raul Mendez Urigoitia
Marketing Teknikari Espezialista. Marketing teknikaria Bilboko Metroan.
3.- Sandra Llano Iparragirre
Lan harremanak ikasten eta Alternatiban liberatuta Bizkairako
4.- Rakel Goñi Lácar
Komunikazioan lizentziatua. Bizkaiko Batzar Nagusietan EH Bilduren komunikazio arduraduna eta talde idazkaria.

EZKERRALDEA-ENKARTERRIAK
1.- Izaskun Duque Santacoloma
Gizarte langilea eta emakumeen kontrako indarkerian esku hartze graduondoa. Ezkerraldea, Meatzaldea, Enkarterrin udalgintza arduraduna Zinegotzia Portugaleten.
2.- Iker Rahona Garay
Zientzia politikoetan eta kazetaritzan lizentziatua. Goi teknikaria laneko arriskuen prebentzioan. Zinegotzi eta Bozeramailea Barakaldon.
3.-Leire Sainz-Ezkerra Etxegarai
UBI ikasketak. Telemarketing gainbegiralea.
4.-Josean Lozano Murga
Zuzenbidean lizentziatua. Abokatua

 
 
 

ALBISTEAK

Asier Vega: «EH Bilduren egiteko moduak gero eta jende gehiago biltzen du, baita Bizkaian ere»

2021-06-13 19:29:00

EH Bildu Bizkaiak bere zuzendaritza berria aurkeztu du gaur goizean, Bilbon.

EH Bilduko Bizkaiko zuzendaritza berriak %90,62ko babesa jaso du

2021-06-05 12:29:00

Asier Vega Isasik aurkeztutako lan taldeak zuzenduko du hurrengo lau urteetan EH Bildu Bizkaia

Lurralde politika eta plangintza estrategikoa eskatu ditu EH Bilduk Ezkerraldera inbertsio industriala erakartzeko

2021-06-05 12:12:00

EAJk eta PSEk Ezkerraldearekiko ahanztura instituzionala eta tertziarizazioaren aldeko urteetan nahita egindako apustua gaitzetsi ditu. Horren aurrean, lurzoruaren kudeaketa bere katalogazio industrialaren araberakoa izan dadila aldarrikatu du EH Bilduk, inbertsioak erakartzeko eta eskualdeari etorkizun duina bermatzeko.

EH Bilduk Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu dio hobari-sistema bat ezar dezala AP-68ko ordainlekuan, Bizkaiko zatian

2021-06-01 14:32:00

Neurri horri esker, Hego Uribek jasaten duen diskriminazioarekin amaitu eta BI-625 errepidetik kamioien trafikoa murriztuko litzateke