AKTUALITATEA


| 2026-11-24 12:20:00

Kongresurako hautagaiak, Bizkaiko EH Bilduko bozeramailea den Iker Casanovarekin eta Ezkerraldeko hautetsiekin batera parte hartu du Gurutzetako Ospitalearen aurrean egindako ekitaldi batean

 

«EH Bildurentzat lehentasuna da pertsonak erdigunean jarriko dituzten zerbitzu publikoak eta zainketak eskaintzea. Gazteek, emakumeek, langileek, pentsiodunek eta familiek bizi-baldintza duinak izatea da helburua eta,, horretarako, zerbitzu publiko sendoak, osasun-sistema publikoa, zaintza-sistema duina eta pertsona guztiak babestuko dituen gizarte-eredua behar ditugu». Horrela mintzatu da gaur goizean Marije Fullaondo, Kongresurako hautagia, Bizkaiko EH Bilduko bozeramailea den Iker Casanovarkin eta Ezkerraldeko hautetsiekin batera Gurutzetako Ospitalearen aurrean egindako ekitaldi batean.

 

Maila instituzionalean zein kalean EH Bilduren lana aipatu ostean, osasunari dagozkion neurriak azaldu ditu Fullaondok, hauteskunde-testuinguru honetan, «gure programak neurri sorta zabala biltzen du, hala nola eutanasiaren legea aldatzea, pertsona guztiek prestazioa jasotzeko duten eskubidea bermatzeko eta jatorri fisikoko sufrimendua eta sufrimendu psikikoa modu berean aintzat hartzeko, edo oinarrizko kartera komuna zabaltzea, aho-hortzen osasun eta produktu optikoak eta ikusmen-osasun prestazioekin».

 

EH Bilduk eredu publikoa indartzea proposatzen du, eskubideak bermatzeko. Osakidetza eta Osasunbidea berreskuratzearen eta indartzearen aldeko apustua egiten dugu, lehentasuna emanez lehen mailako arretari, prebentzioari, osasun mentalari eta baliabide nahikoak zuzenduz osasun publikoari.

 

«Ezkerraldetik dei egiten dugu -gaineratu du Marije Fullandok- azaroaren 29an boto guztiak EH Bildun biltzeko, boto bat bera ere bidean gelditu ez dadin. Izan ere, EH Bildu gabe ez da aurrerapen sozialik ekarriko duen gehiengorik egongo. EH Bilduri botoa ematea jendearen bizi-baldintzak hobetzea da».