AKTUALITATEA


| 2026-11-24 19:31:00

Oskar Matute EH Bilduren espainiar Kongresurako hautagaiak, irribarre zabal batekin ezkerreko soberanismoa bozkatzeko deia zabaldu du, «EH Bildurik gabe zenbakiek ez dutelako ematen, baina EH Bildurekin bermatuta dagoelako Euskal Herriaren eta bertako jendearen defentsa». Ezker subiranistako hautetsiak boto guztiak EH Bildun biltzeko deia egin du.

 

Oskar Matutek, Diana Urrea legebiltzarkidearekin batera, Sestaon egindako ekitaldi politikoan parte hartu du, Oihane Henales EH Bilduk Sestaon duen bozeramaileak aurkeztutako ekitaldian.

 

«Garai ilunei determinazioz egiten zaie aurre, inoiz ez erresignaziotik. Ez baita etsipenerako edo besoak jaisteko unea. Hau esperantzarako momentua da. Orain inoiz baino gehiago. Ezker subiranistak gaur konpromisoa hartzen du euskal herritar guztiekin partida hau 90. minutura arte jokatzeko. Guk ez ditugu euskal herritarrak abandonatuko. Atsedenik gabe borrokatuko dugu faxistak gelditzeko eta gehiengo aurrerakoi eta ausart bat posible egiteko», esan du Matutek.

 

Diana Urreak bestalde, atzo RTVEn Oskar Matutek gogorarazi ditu. «Eztabaidan egiaztatu genuen hauek ez direla ohiko hauteskundeak. Eta asko dagoela jokoan. Zeren, inork sinesten al du eskuinak etxebizitzaren arazoa konponduko duela? Edo garraio publikorako laguntzak luzatuko dituela? Edo bankari zergak jarriko dizkiotela? Nor engainatu nahi dute eskuinak pentsioak pribatizatuko ez dituela diotenek? Inork uste al du euskal herritarron eskubideak bermatuko dituztela? Arrisku bat dira gure autogobernuarentzat eta euskararentzat. Baina badakizue zer? Euskal Herria ez dute engainatzen -esan du Urreak- motoserraren aurrean, jendeak irabazi behar du, erreakzioaren aurrean, Euskal Herriak irabazi behar du».