AKTUALITATEA


| 2026-05-20 10:42:00

EH Bilduko batzarkide taldeak txikizkako tokiko merkataritzaren, tokiko elkarteen, langile autonomoen eta mikroenpresen aldeko ekimenak proposatu ditu gaur Batzar Nagusiek ospattu duten osoko bilkuran, besteak beste, kolektibo horien jarduerak gremioen elkarteekin sinatutako hitzarmenetako betebeharren eta konpromisoen artean kudeatzea.

 

Ekimena bertan behera geratu da, batzarkide talde subiranistaren eta Podemosen botoak bakarrik jaso baitira. Podemosek puntu bat transakzionatu du, sinatutako hitzarmenen urteko ebaluazio publikoa eta sistematizatua BBNNetan aurkezteko.

 

EH Bilduren mozioak tokiko kontsumoa sustatzeko eta jarduera ekonomikoaren lurralde-sustraitzea indartzeko oinarri espezifikoak prestatzea proposatzen du, txikizkako merkatariak langile autonomoak, zonako elkarteak eta mikroenpresak izan daitezen. Helburua da eragile horien prestakuntza eta trebakuntza babestea, asoziazionismoa eta saltokien arteko lankidetza bultzatzea, eta prestakuntza, salmenta-kanal berrien nahiz merkatuen azterketa eta horien modernizazioa sustatzen duten proiektuak bultzatzea.