EH Bilduren ustez, BBVAren dorrean garatzen den BAT proiektuarekin, zeinaren bigarren fasea gaur inauguratuko den, "EAJ etxea teilatutik eraikitzen ari da Bizkaiko lurraldeko sustapen ekonomikoaren arloan. I+Gn EAEko batez bestekoaren azpitik gaude, eta eskualde batzuk erabat desindustrializatuta daude. Enpresa txiki zein ertain gehienak atzera egiten ari dira, baina Bizkaiak industria-ehuna galtzen duen bitartean, EAJ eta Foru Gobernua errealitate hori artifiziozko suekin estaltzen saiatzen ari dira. Marketinarekin zerikusi handiagoa duen ekimena da, Bizkaia bere izaera industrialera itzultzeko gaitasuna baino.
Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko bozeramaileak adierazi duenez, "profil egokiak falta diren bitartean, eta I+Gn atzean geratzen garen bitartean, Bizkaiko ekonomiaren zerbitzizazioak eta turistifikazioak gora egin du, industriaren kaltetan". Iker Casanovaren hitzetan, BAT proiektua bezalako jarduerek "ekonomiari benetan egiten dioten ekarpena maginifikatzen dute termino kuantitatiboetan, nahiz eta benetako eragina nahiko txikia izan. Beraz, ez diogu uzten benetako industria-politika aktibo bat aldarrikatzeari. Bizkaia trakzio-indar gisa aktibatu behar duen apustua behar dugu, eskualdeetan modu orekatuan eragina izango lukeena".