AKTUALITATEA


| 2024-06-04 17:13:00

Celia Rubio EH Bilduko zinegotziarekin batera, Pello Otxandiano eta Edurne Benito del Valle legebiltzarkideak izan dira gaur Arrigorriagan, Bizkaiko ekitaldian parte hartzeko.

 

Pello Otxandianok esan du gaur Arrigorriagan “PP limurtzeko ahaleginarekin” batzuk ez dutela nahikoa, “eta ultraeskuina homologatzear daude, kordoi sanitario guztiak gaindituz. Inork ez du hitz egiten beraien hauteskunde programetan jasotzen dituzten eskubide murrizketez. Murrizketa horiek hemen ere pairatzen jarraitzen dugu, Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, herritarren osasuna bezalako gauza serioetan. Gu ez gara "aldaketa kulturala" bezalako eufemismoetan ezkutatuko eskubideak murrizten ari direnean. Ezin dugu onartu gure etorkizuna eta datozen belaunaldiena eskuinek baldintzatzea”.

 

Edurne Benito del Valleren iritziz, eskuinak geldiarazteko modurik onena ezkerreko politikak egitea da. “Eta ezin da ezkertiarra izan herrien autodeterminazio-eskubidea defendatu gabe -gaineratu du-, herriek Estatu bat izateko duten eskubidea defendatu gabe, gauza bera Palestinan, Katalunian, Eskozian, Flandesen, Korsikan edo Euskal Herrian.