AKTUALITATEA


| 2024-04-14 16:37:00

Pazis Garcia Bizkaiko EH Bilduko zerrendakideak “Bizkaian aldaketaren hasieran gaude eta gure herrialdea gakoa izango da hauteskunde hauetan, euskal herritarron gehiengoa bertan bizi garelako” esan du gaur Igorren burututako ekitaldian.

 

“Zerbait aldatu zen pasa den maiatzeko hauteskudeetan, Bizkaian betikoen hegemoniari arrakalak ikusten zaizkie eta hauteskunde hauetan berriro egingo dugu” gaineratu du Pazis Garciak.

 

Ondoren, Urko Lopezek “programa bat betetzera gatoz” esan du. “Naziotasunaren gaian, zein maila sozialean eraldatzailea den programa da gurea. Gaiei adarretatik heltzera gatoz, ez alfonbra-pean gordetzera”.

EH Bilduko zerrendakidearen esanetan, erronka berriek eta arazo zaharrek, irtenbide berriak behar dituzte. Ezin gara arazo barriak errezeta zaharrekin aurre egiten aritu. Gizartea aldatu da, baina orain arteko kudeaketa eredua duela hamarkadatakoaren antzekoa izan da”.