Bizkaiko EH Bilduren ordezkaritza bat, Iker Casanova batzarkide eta bozeramailea eta Izaskun Duque koalizioaren arduradun instituzionalarekin osatua, formazio subiranistak Ezkerraldean dituen arduradun politiko eta instituzionalekin bildu da, eta eragile ekonomiko eta sozial bisitatu dituzte, Bizkaiko EH Bilduk garatzen duen Bizkaiko Bira dinamikaren testuinguruan.
EH Bilduren ordezkaritza PITK ingeniaritzako arduradunekin eta Arrontegi elkartearekin bildu da, besteak beste, Barakaldon, Sestaoko Labe Garaiko parkean izan dira eta itsasadarra zeharkatu baitituzte Portugalete parean.
Arratsaldean, bilera bat egin dute Santurtziko Bilgunean. Bertan, Ezkerraldeko udalerrien egungo egoera eta eskualdeko errealitate instituzionala aztertu dute. Datorren maiatzaren 31n Sestaon ekitaldi politiko bat egitea aurreikusi du EH Bilduk. Ekitaldi horretan legegintzaldia amaitzeko geratzen diren bi urteetarako jarduera politikoaren ildoak ezagutaraziko dira.