AKTUALITATEA


| 2025-05-20 20:00:00

Euskal Herriarentzat estrategikoa izango den trantsizio ekologikoaren inguruan EH Bilduk egindako #Bizigintza proposamena ezagutzeko, Bizkaian garatu dugun aurkezpen eta solasaldi fasea bukatuta dago.

 

Gure planetak dituen mugak kontuan hartuta eta arduratik abiatuta ekin diogu erronkari.

 

Azken asteetan Busturialdean, Bilbon, Uribe Kostan eta Ezkerraldean izan gara.

 

Orotara Bizkaiko hamabi eskualdetan egin ditugu saioak, eta 400 lagunek hartu dute parte bertan. Hainbat ekarpen jaso ditugu, bai partekatu dugun oinarrizko dokumentuari zuzenean dagokionean, bai energia berriztagarrien ekoizpenarekin lotutako teknologia berrien inguruan, bai herri mailan gai honen harira zabaltzen diren aukerei dagokienez.

 

Ekainan bukatuko den eztabaida prozesu honetan bilkideek bozkatuko dute behn betiko ponentzia.