AKTUALITATEA


| 2024-04-17 15:18:00

Oskar Matutek, gaur, Basaurin egin den Bizkaiko ekitaldian, datorren igandean burutuko diren hauteskundeak oso gertu direla gogoratu du. "Jakin bagenekien, aste honetan, aldaketarako herri honek duen griña saboteatzen saiatuko zirela. Batzuk guztiz tematuta daude haien espazio politikoak mantentzeko, eta ez dira konturatzen hilaren 21a igaroko dela, eta 22an guztion indarra beharko dugu, euskal herritar guztiena, gizarte eta herri gisa ditugun erronka handi guztiei aurre egiteko. Eta hor jarraituko du lanean EH Bilduk".

 

Madrilgo parlamentariak argi utzi du "ez garela polemika faltsuak sortzeko tentazioan eroriko. Alderantziz, eragile sozial, sindikal eta politiko guztiei eskua luzatzen jarraituko dugu, guztiontzako bizitza duinak emango dizkigun etorkizuna eraikitzeko, ordaindu eta merezi ditugun zerbitzu publikoak izateko. Hori da EH Bilduk jendearekin duen konpromisoa, eta ezker subiranistak emandako hitza da, ez dago kanpainarik, ezta intoxikaziorik ere, emandako hitza zapuztuko duenik”. 

 

Ima Garrastatxu EH Bilduren Bizkaiko zerrendaburuak, bere aldetik, "ongizate soziala indartzeko, Osakidetza berriro zutik jartzeko, itxaron-zerrendak murriztuz eta lehen mailako arreta eta osasun mentala indartuz" EH Bilduk duen konpromisoaz hitz egin du, arlo publikoan eta komunitarioan oinarritua egon behar den zaintza-sistema berria sortzeko proposamenarekin batera, "behingoz zentroan jartzeko eta merezi duten garrantzia emateko”.