Mungian burutu dugun hauteskunde ekitaldian, Oihana Ertxebarrietak esan du “hauteskunde hauetan ere mandatu bat igorriko dute herritarrek; alderdi bat edo beste bozkatu, mandatua norabide argian etorriko da. Gehiengoz abertzale bozkatuko da. Eta gehiengoz ere ezkerreko politiken alde egingo du, eraldatzaileak eta aurrerazaleak izan gaitezela eskatuko dute herritarrek. Bi ardatz horiek, abertzale eta ezkertiarrak ezaugarrituko dute nagusiki mandatua”.
“EH Bilduk -Etxebarrietaren hitzetan- politika konbentzionalaren logikatik kanpo, mandatua norabide horretan jaso eta irakurriko du eta mandatu demokratiko hori betetzeko lan egingo du. Aitzitik, mandatu hori kontuan izan gabe, beste zerbaitetara letorkeen ezein aliantza-akordiok, jendearen borondate nagusiari bizkarra emango dio. Aliantza eta akordioek batura efektua eragin behar dute, elkar indargabetzen diren aliantzek ez diote herriaren nahiari erantzuten”.
“Eta hemen ere galdera bati erantzun beharko diote beste alderdiek” bukatu du. “Gehiengo hauetatik kanpo, guztiz marjinal geratuko den eskuin erreakzionarioaren bozkak onartuko ditu? Legitimazio eta espazioa emango diote haien eserlekuak mantentzeko edo herritarren hitza errespetatuko dute? Guk argi dogu, herri mandatua onartu eta horren arabera egingo dugu lan eta inoiz, INOIZ, EZ DIOGU PERTSONEN ETA HERRIAREN ESKUBIDEAK ZAPALTZEN DITUEN ESKUIN ERREAKZIONARIOARI TOKIRIK EMANGO, INOIZ”.
Edurne Benito del Vallek, bere aldetik,”gero eta gehiago gara Bizkaian eta Mungian ere" esan du. Bizkaian bidea egiten ari gara. Izan ere, duela gutxi pentsaezina zena egin dugu azken urteetan. Orain delako gure momentua, irabaziko dugulako. Gure momentua da, aldaketa garia da. Aldaketa orain da”.