AKTUALITATEA


| 2024-05-26 11:24:00

EH Bilduk Bermeon ospatu du gaur Bizkaiko ekitaldi politikoa Bertan hitza hartu dute EH Bilduren Kongresuko bozeramaile Mertxe Aizpuruak eta Senatuko bozeramailea den Gorka Elejabarrietak.

 

Ekainaren 9an EH Bilduren bozka hautestontzietan uzteko deia egin dute biek, izan ere, “EH Bilduren botoak balio erantsiak ditu, besteek ez dituztenak. Boto-paper nazionala da, herri honetako zazpi herrialdeak ordezkatzen dituena; paper antifaxista da, eskubideak murriztu eta erreakzio-bideak zabaltzeko asmoa dutenak geldituko dituena; Gernikako seme-alaba gisa aldarrikatzen gaituen papera da, beraz, bakearen eta gerraren aurkako botoa da. Eta boto katalana, galegoa eta euskalduna da, eta, jakina, errepublikazalea”.