AKTUALITATEA


| 2019-09-20 12:37:00

Zerga arauen egindako aldaketen aurrean PSE-k erakutsitako jarrera positibotzat jo du EH Bilduk. Hala ere, beste urrats bat ematea beharrezkoa da.

“Ona da PSE-k arau hori bertan behera uzteko eskatzea bere gobernukideari, nahiz eta bere bi kidek arauaren aldaketa onartu zuten. Hala ere, ez da ulertzen PSE-k artikulu horri erreferentzia bakarrik egitea arau berean fiskalitate justuago bat lortzeko beste zenbait oztopo daudenean”, adierazi du Arantza Urkaregi batzarkideak.

UEFAri zergak barkatzearen aurka

EH Bilduk modu baikorrean baloratzen du PSE-k zerga arauaren aldaketari egindako kritika. Hala ere, fiskalitate justuago bat lortzeko helburuarekin, jarrera bera izatea eskatzen dio arau horretan dagoen beste arlo bati dagokionez: UEFAri barkatutako zergei, hain zuzen ere.

Urkaregik gogoratu du Europoka ekartzeko aitzakiarekin UEFAri ez zaiola zergarik kobratuko. “Oso larria da horrelako erabakiak babestea ustezko helburua fiskalitate justuago bat lortzea denean. PSE-ri eskatzen diogu ez ditzala eman urrats gehiago Bizkaia paradisu fiskal bat bihurtzeko bide horretan”.