Lamiakoko subflubialeko proiekturako 8,9 milioi euroko jarriko dituela jakinarazi du Aldundiak. Erabaki horren aurrean EH Bildu Bizkaia azpimarratu du, beste behin ere, krisi soziosanitario baten erdian Aldundiaren lehentasunak zeintzuk diren.
“Aste honetan Aldundiak iragarri du Bizkaiko Dorrerako 11 milioi euro gehiago bideratuko dituela eta subflubialaren lanekin hasteko ia 9 milioi euro ordainduko dituela. Bien bitartean, gaur aurkeztutako enplegu planak 5 milioi izango ditu. Horrek agerian uzten du une honetan zeintzuk diren Aldundiaren lehentasunak”, adierazi du Bea Ilardia EH Bildu Bizkaiko bozeramaileak.
Lehentasunak berraztertzeko beharra
EH Bilduk beste behin eskatzen du Aldundiak urte honetarako inbertsioak berraztertu ditzala eta azpiegitura eta ekitaldi handien aldeko politika berplanteatzea.
Horretarako EH Bilduk 10 arlotan eragiten duen emergentzia plana aurkeztu du aste honetan. Plan horren arabera, Aldundiak herritarren beharrizanei erantzuteko 110 milioi euro lortuko lituzke berehala eta, epe ertainean, askoz ere baliabide gehiago izateko aukera izango luke.
“Garai berri honetan ezin dira aplikatu errezeta zaharrak. Egoera goitik behera aldatu da eta lehentasunak ere aldatu behar dira”, esan du Ilardiak.
Behin deskontaminatzean, lursailak eremua birsortzeko, etxebizitzak eta merkataritza eta industria jarduetarako erabiltzea proposatu du EH Bilduk
Gobernantza eredua, enplegu eta gizarte politiketan edota trantsizio ekologikoa bezalako erronkei aurre egitea izan behar da Aldundiaren lehentasuna
Jasone Agirrek azpimarratu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 13.500 pentsiodunek pentsioa DSBEarekin osatu behar dutela
Jasone Agirre EH Bilduko Bizkaiko zerrendaburuak esan duenez, uztailaren 12an hautatu behar da: edo EAJren eredua, prekarietatera kondenatzen gaituena, edo EH Bildurena, segurtasuna ematen duena. 33.000 lanpostu sortu, 1.200 euroko gutxieneko soldata ezarri eta alokairu publikoko 11.000 etxebizitza eskaintzeko plana azaldu du