AKTUALITATEA


| 2024-04-12 16:47:00

Gaur Zornotzan ospatu dugun ekitaldi politikoan, “guk ilusioaren botoa eskatzen dugu eta beste batzuek beldurrarena” esan du Iker Casanovak.

 

EH Bilduren Bizkaiko bozeramaile eta Eusko Legebiltzarrerako hautagaiak gaineratu duenez, "EH Bilduk lortuko dituen emaitzak ez dira kasualitatea, azken urteetan ondo egindako lanaren ondorio baizik, eta EH Bilduren eskaintza politikoaren eta herri honetako jendartearen beharren arteko loturarekin ere zerikusia du lortzen ari garen emaitza".

 

Bere ustez, "Euskal Herri osoan eta, bereziki, Bizkaiko hiriguneetan, politika egiteko modu berri bat eskatzen ari da jen dea, zintzotasunez, ustelkeriarik gabekopolitika, pertsonen interesak helburu bakartzat dituena erakundeetan ordezkatzen dituztenentzat, eta, aldi berean, eduki sozialak dituen politika bat, arlo arlo publikotik jendearen beharrei erantzungo diena, arlo materialean, sozialean, etxebizitzan, zerbitzu publikoetan".

 

Edurne Benito del Valle, Bizkaiko zerrendakideak hitza hartu du ere Zornotzako ekitaldian. “Herri hau bor-borka dago. Azken asteei begiratzea soilik ez dugu, Korrikatik hastia, gazte topagunea edo Aberri Egunak adierazi dute udaberria iritsi dela. Eta larunbateko Athleticen garaipenak iragarri du aldaketarako zantzuak bizi ditugula, eta urte luzeko bolada ilunen ondoren, aria badagoela. Eraldaketa badatorrela!”.