Uribe Butroera iritsi da oraingoan EH Bilduk abian mantentzen duen Bizkaiko Bira ekimena. EH Bilduk Bizkaiko Bira ekimena garatu du, bizkaitarrek dituzten ekimenak, proiektuak eta arazoak bertatik bertara ezagutzeko, baita eskualdez eskualde EH Bilduren inguruko komunitatearekin harremana aberasteko helburuarekin.
Nahia Sanz Bizkaiko EH Bilduko arduradun politikoa eta Iker Casanova Bizkaiko EH Bilduko bozeramailearekin batera, Urtzi Ostolozaga eta Raúl Mébez batzarkideak izan dira eskualdeko eledun eta eragilekin. Amets Jauregizar Bakikoko alkatearekin, Mungiako Merkatari Elkartearekin eta Garoa Gune Biziarekin battzartu dira Bizkaiko eledunak.