AKTUALITATEA


| 2026-03-18 11:01:00

Bizkaiko garraio publikoaren tarifa sistema berria 2026. urtea amaitu baino lehen ezartzea proposatu du gaur EH Bilduk Gernikako Batzar Nagusietan, «egokiena irailean ezartzea litzateke, ikasturtea hastearekin batera», adierazi du Raul Mendez ahaldunak. Batzarkide-talde subiranistak gainerako taldeei eskatu die Bizkaiko udalerri guzti-guztiei eragiten dien ekimena «eskualdeetan zabaldu eta azaldu behar dela».

 

EH Bilduren proposamena Bizkaiko tarifa sistemako zonen mapa berriaren ezarpenaren atzerapenean kokatzen da, Aldundiak Renferen zain egotean justifikatzen duena. Proposamena atzera bota dute EAJ eta PSEk. PP eta Elkarrekin Podemos abstenitu egin dira.

 

Aldaketa azkartzea justifikatu du EH Bilduk, «guztiz beharrezkoa delako; izan ere, lurraldeko garraio publikoaren tarifa-sistema sinplifikatzen du, mapa bostetik hirura murrizten du eta bidaiak merkatzen ditu kasu gehienetan». Mendezek Garraio diputatuaren hitzak aipatu ditu, izan ere, neurriak erabiltzaileen % 90 baino gehiagori egingo die mesede, «eta adibide batzuk eskaini dizkigu, hala nola Enkarterrin, non Bilborako ibilbide guztiak 2. eremukoak izango direla, edo Durangalden eta Uribe Kostan, non zonako jauziak desagertuko diren eta bidaien kostua merkatuko den».