AKTUALITATEA


| 2024-06-03 16:48:00

Gueñesen ospatu du gaur EHBilduk Bizkaiko ekitaldi politikoa, bertan, Iker Casanova eta Izaskun Duque batzarkideek hitza hartu dutelarik.


Euskal Herriko ekologismoaren sinboloa gogoratu du Iker Casanovak Gueñesen. “Duela 45 urte Guardia Zibilak tiroz hil zuen Tuteran Gladys del Estal donostiarra, Tuterako zentral nuklear baten proiektuaren aurka protesta egiten ari zirela. Gaur, 45 urte beranduago, desmilitarizazioaren eta bakearen aldeko aldarrikapen antinuklearrak inoiz baino indar handiagoa du. Gaur, Gladysek guztiok ordezkatzen gaitu, eta herri ekologista, euskaldun eta antimilitarista honen borroka sinbolizatzen du. EH Bilduk Europara eramango dituen eskaerak ordezkatzen ditu Gladysek”.

 

Izaskun Duquek bestalde, “Europa urrun geratzen zaigula” esaten dela ekarri du gogora, “han ez dela ezer erabakitzen. Baina entzuten ari naizena da emakumeak iraintzen dituzten horiek zalantzarik ez dutela. Emakumeak iraintzen dituztenak, xenofoboak eta klasistak direnak, LGTBI kolektiboaren aurkako gorroto aldarrikapenak egiten dituztenak. Horiek e dute zalantzarik, eta ekainaren 9an joango dira botoa ematera. Abstentzioak haiei egiten die mesede, ultraeskuinei. Berriro ere -gaineratu du-, Euskal Herriaren mobilizazioa ezinbestekoa izango da igande honetan Europaren aurrean gure mapa marrazteko”.