EH Bilduk pentsiodunei 1.080 euroko pentsioak bermatuko dietela azpimarratu du Jasone Agirre EH Bildu Bizkaiko zerrendaburuak.
Gaur Bilbon egindako agerraldian gogoratu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 13.500 pentsiodunek osatu behar dute pentsioa DSBEarekin eta horietatik bi heren emakumeak direla. “Gainera, legeak aitortzen diena baino 300 euro gutxiago jasotzen dute, Urkullu eta Mendiak pentsioen osagarria murriztu dietelako”, esan du Agirrek.
“Hau da benetako argazkia. Hau da gurea bezalako herrialde batek onartu ezin duen argazkia. Ez du balio ustezko konpetentzi faltan ezkutatzea. Euskal pentsiodunei pentsio duinak bermatzeko eskumen eta ahalmen nahikoak ditugu. Euskal pentsiodunenei 1.080 euroko gutxieneko pentsioa bermatzeko aukera egon badago, Eusko Jaurlaritzatik pentsio txikienak osatuta. Hori da gure konpromisoa. Borondate politiko kontua da, eta EH Bilduk badu”.
Agirrek azpimarratu du EH Bilduk lanean jarraituko duela bizitza duinak bermatzeko eta Gizarte Segurantzaren kudeaketa zuzenaren transferentzia osoa lortzeko lan egingo dela. Bien bitartean, euskal pentsiodunen benetako arazoei irtenbidea bilatzeko borondatea izango duen gobernuaren beharra azpimarratu du.
“EH Bilduk konpromisoak hartzen ditu herritarrekin, konpromisoa hartzen du euskal pentsiodunekin. 1.080 euroko gutxieneko pentsioak bermatzeko, milaka euskal pentsiodunek jasotzen dituzten miseriako pentsioekin amaitzeko, euskal pentsio-sistema publiko bat sortzeko, Gizarte Segurantzaren kudeaketaren transferentzia atsedenik gabe eskatzeko. EH Bilduk euskal pentsiodunei bizitza duinak bermatzeko konpromisoa hartuzen du”, adierazi du Agirrek.
Behin deskontaminatzean, lursailak eremua birsortzeko, etxebizitzak eta merkataritza eta industria jarduetarako erabiltzea proposatu du EH Bilduk
Gobernantza eredua, enplegu eta gizarte politiketan edota trantsizio ekologikoa bezalako erronkei aurre egitea izan behar da Aldundiaren lehentasuna
Jasone Agirrek azpimarratu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 13.500 pentsiodunek pentsioa DSBEarekin osatu behar dutela
Jasone Agirre EH Bilduko Bizkaiko zerrendaburuak esan duenez, uztailaren 12an hautatu behar da: edo EAJren eredua, prekarietatera kondenatzen gaituena, edo EH Bildurena, segurtasuna ematen duena. 33.000 lanpostu sortu, 1.200 euroko gutxieneko soldata ezarri eta alokairu publikoko 11.000 etxebizitza eskaintzeko plana azaldu du