AKTUALITATEA


| 2021-06-05 12:29:00

EH Bilduko Bizkaiko zuzendaritza berriak %90,62eko babesa jaso du. Azken bi egunetan egin den bozkaketa telematikoaren emaitzen arabera, Asier Vega Isasik proposatutako lan taldeak %90,62ko babesa jaso du, %2,38 ezeko bozka eta %7 boto zuri.

Hortaz, behin betiko datuen arabera, EH Bilduko Bizkaiko Koordinazio lan talde berria 3 emakumek eta 2 gizonek osatuko dute. Hurrenez hurren, hauek dira hautagaitza hori osatzen duten pertsonak:

- Asier Vega Isasi, Bizkaiko Koordinatzailea

- Izaskun Duque Santacoloma, Bizkaiko Politika Instituzionaleko arduraduna

- Nahia Sanz Gardeazabal, Bizkaiko Udalgintza arduraduna

- Arkaitz Unzueta Leginagoikoa, Bizkaiko Antolakuntza arduraduna

- Andrea Bosch Alfaro, Bizkaiko Komunikazio arduraduna

Lan talde berriaren aurkezpena ekainaren 13an egingo da.