Era berean, Bizkaiko Mahai Politikoa osatzearen alde azaldu dira bilkideen %93,5a
Gaur eguerdian amaitu da epea EH Bilduko Bizkaiko Idazkaritza bozkatzeko eta proposamenak bilkideen %95,53ko babesa jaso du. Hortaz, Bizkaiko Mahai Politikoak egindako proposamena berretsi egin du oinarriak. Nahia Sanz Murua izango da Bizkaiko arduradun politikoa eta berarekin batera, Oskar Lorenzo Arlanzón Udalgintza arduraduna; Mikel Totorika Valle Eraketa arduraduna; Izaskun Duque Santacoloma Politika Instituzionaleko arduraduna; eta Kepa Petralanda Goitia Komunikazio arduraduna. Iker Casanova Alonsok eta Bilboko hiriburuko arduradun politikoak osatuko dute Idazkaritza. Lehena berezko kidea da Bizkaiko Batzar Nagusietako bozeramailea delako eta bigarrena bilkideek hautatuko dute prozesu propioa egiten denean.
Bestalde, III Kongresuan onartutako Ponentzian eta Estatutuetan ezartzen denez, Herrialdeko idazkaritza izango da zuzendaritza organoa baina herrialdeko bilkideek hala erabakitzen badute, Herrialdeko Mahai Politikoa eratu ahal izango dute. Eta proposamen hori ere bozkatua izan da azken hiru egunetan eta bilkideen %93,5ko babesa jaso du. Hortaz, Bizkaiak bi gaberako zuzendaritza eredu baten apustua egin du. Datozen asteotan abian jarriko da Bizkaiko Mahai Politikoa osatzeko prozesua eta orduan Bilboko arduraduna ere hautatuko da.
Bitartean honako hauek osatuko dute Bizkaiko Idazkaritza.
NAHIA SANZ GARDEAZABAL. 1990, Zalla.
Zallako Udaleko zinegotzia (2011-2015).
Bizkaiko Udalgintza Arduraduna (2021-2023) eta Eskualde Arduraduna Bizkaian (2019-2023).
Gizarte Hezkuntzan Diplomatua.
Abokatua.
IKER CASANOVA ALONSO. 1972, Barakaldo
EHBilduren bozeramailea Bizkaiko Batzar Nagusietan (2023-...).
EHBilduren legebiltzarkidea Gasteizko Legebiltzarrean (2014-2023).
Ibilbide instituzionalean arlo sozioekonomikoaren gaietan aritua.
Idazlea eta analista politikoa.
OSKAR LORENZO ARLANZÓN. 1979, Santurtzi.
EH Bildu Santurtziko koordinatzailea 2011tik.
Ezkerraldeko Udalgintza arduraduna 2019tik.
Administrazio eta finantzetako goi-mailako teknikaria.
MIKEL TOTORIKA VALLE. 1985, Sestao.
Bizkaiko Sortuko ekipoan eraketa funtzioetan (2011-2020).
Enkarterri eta Meatzaldea eskualdeen EH Bilduko koordinatzailea (2022-2025).
Politika eta Administrazio Zientzian lizentziaduna.
IZASKUN DUQUE SANTACOLOMA. 1981, Portugalete.
EH Bilduko Portugaleteko zinegotzia (2011-2019).
EH Bilduko Bizkaiko batzarkidea (2019-2025).
EH Bilduko Udalgintzako arduraduna (2014-2019).
EH Bilduko Bizkaiko arduradun instituzionala (2021-2025).
Gizarte Lanean diplomatua.
Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeko graduondoa.
KEPA PETRALANDA GOITIA. 1963, Bilbo.
Kazetari eta komunikazio lanetan aritu da hainbat komunikabide eta elkartetan.
Bizkaiko Sortu eta EH Bilduko ekipoetan komunikazio funtzioetan (2012-2016)
Kazetaritzan lizentziaduna.