AKTUALITATEA


| 2024-10-17 14:37:00

Gaur batu den Eudeleko Bizkaiko Lurralde Batzordean, Amets Jauregizar eta Egoitz Garmendia EH Bilduko ordezkariek udal finantziazioa haunditzeko eskaera aho batez defendatzea, bai udal finantzaketaz eztabaidatzeko berariaz sortutako Batzorde Mistoan zein Foru Aldundiaren aurrean, eskatu diete gaionontzeko alderdietako udal ordezkariei.

Talde independenteetako ordezkariak ere jarrera horren alde agertu badira ere, EAJko eta PSEko ordezkariek ez dute adierazpenik egin. Gaurko bilkura aukera galdutzat jotzen dugu, baina berriro ekingo diogu, alderdi guztietako udal ordezkariok aho batez Batzorde Mistoan eta Aldundiaren aurrean udalentzako finantzaketa handiagoa lortzeko.

Aldundiak bere prestutasuna erakutsi du udal finantziazioaren banaketa justuago bat aztertzeko, baina atea itxi dio udal finantziazioa bere osotasunean aztertu eta, hala badagokio, finantziazioa handitzeari. EH Bilduk argi du lanean jarraituko duela herritarren bizitzak hobetuko lituzkeen udal finantziazio egoki baten alde eta egungo errealitatea eta Bizkaiko udalerrien beharrak kontuan hartuta (41 udalerri EH Bilduk gobernatzen ditu), uste dugu horien finantzaketa handitu behar dela.

Udalak dira herritarrengandik gertuen dauden administrazioak eta eraginkorrenak herritarren oinarrizko beharrak asetzeko. Gainera, azken urteetan udalen eskumenak eta herritarrei zuzenean eskaintzen zaizkien zerbitzuek asko egin dute gora eta finantziazioa bere horretan mantendu da. Aro honetako erronkei inor atzean utzi gabe aurre egin nahi badiegu ezinbestekoa da herritarrengandik gertuen dagoen administrazioak finantziazio egokia izatea. Udalen papera ezinbestekoa izango da arrakala sozialari, klima aldaketari, eta gainontzeko erronkei aurre egiteko eta honek sakoneko aldaketak eskatzen ditu udal finantziazioan.