‘Maite duzun Bizkaia’ lelopean, EH Bilduk hauteskunde kanpainarako artista talde batek egindako abestia aurkeztu du gaur, baita lurraldeko sortzaileek egindako artelan erakusketa bat ere. Iker Casanova ahaldun nagusigaiak aurkeztu du proposamen artistiko hau Bilbon, EH Bilduk hauteskundeetara aurkezteko duen asmoaren baitan, orain arte lortutako emaitzarik onenak lortzeko.
Casanovak adierazi du inkesta guztiak, gaur bertan, bi berri argitaratu direla, adierazten dutela EH Bilduk emaitza historikoak lor ditzakeela Bizkaian, baina, esan duenez, “gaur egun emaitza horiek gauzatzeko aparteko ahalegina egin behar da”. Aparteko emaitza bilatze horren barruan, ekimen desberdin eta originalak biltzen dituen kanpaina bat ere planteatu dutela azaldu du. Kasu honetan proposamen artistikoekin edo joan den astean deiadar mendietara egin zuten igoerarekin.
‘Maite duzun Bizkaia’ abestiari dagokionez, azaldu duenez, honetan musikariek eta abeslariek estilo ezberdinak jorratzen dituzte, horrela, kanta anitza sortu dute, Bizkaiaren aniztasuna islatuz, ahalegin kolektiboa egiteko. Jatorri eta musika lenguaiak anitzak izanik, Bizkaia berdea, gorria, eta moreari sintonia partekatua jarri dio EH Bilduk.