EH Bildu taldeak hainbestetan azaldu du bere kezka enpresa eta zordun handien zorrak ordainarazteko administrazioaren jardueraren gainean dagoen informazio eza edo iluntasunagatik.
Ingurumari hortan, Esperanza y Cia enpresaren zorrak ordainarazteko egindako lanak oraindik argitzeke, hidrokarburuen auziagatik auziperatuta dagoen bizkaitar enpresari bati 2023an Bizkaiko Ogasunak zorrak geroratzea baimendu omen ziolako auzi berria sortu da.
EH Bilduren ustez, auzi hau egia balitz, Ogasuneko Diputatuak iruzurraren aurkako planarekin hainbestetan hitzez azaldutako konpromisoa kolokan geratzeaz gain mezu oso kaltegarria luzatuko litzaioke bizkaitar jendarteari. Izan ere, 2024ko diru bilketaren jaitsieran eta aurrekontuen desoreka eragin zuen hidrokarburoen sektorearen iruzurrari txeke zuria ematea lekarkeelako, eta ontzat ematea bizkaitar guztiei eragindako kaltea.
Hala, auzi honen atzean gertatutakoaren inguruan argipenak eskatzeko, eta aldi berean, aurrera begira Administrazioarekin sortzen diren zorrak ordainarazteko prozedura zorrozteko eta jarduera horretan egindakoari gardentasuna emateko itauna aurkeztu du EH Bilduk.