AKTUALITATEA


| 2026-01-28 15:42:00

Getxoko Udal gobernuaren gobernantza ereduak hondoa jo du.  EAJk gobernatzeko daukan eredu hau agortuta dago eta Getxoko herritarrek ez dute merezi pairatzen dugun egoera. 

Sakoneko aldaketa ezinbestekoa da gure herrian Udalaren egoera sostengaezina delako.

Egoera honen aurrean, EH Bilduk alderdi politiko guztiak ordezkatuta egongo diren udal-gestora bat eratzea proposatzen du, gardentasunez eta modu eredugarrian Getxoko Udala lideratzeko hemendik eta agintaldia bukatu arte.

Alkateak ez du zilegitasun nahikorik. Izan ere, ez du izan prozesu honetan lidergo pertsonalik erakutsi. Eta gainera, oztopoak jarri ditu, eta ez da gardena izan.

Gauzak horrela, uste dugu Getxoko alkatea ez dela pertsonarik egokiena udal-gestora horren lidergoan egoteko. Hortaz, Amaia Agirreren dimisioa eskatzen dugu.

Argi daukagu alkatearen izen abizenetik haratago doala arazoa, EAJren egiteko moduak eta, hain justu, EAJren gobernantza eredua baita arazoa. Baina konfiantza guztia galduta dagoen egoera honetan, alternatiba bakarra da ezberdinen arteko gestora batek bukatzea agintaldia eta horren lidergoan ezin da egon getxoztarren konfiantza galdu duen pertsona.

Mikel Bildosolaren, EH Bilduren zinegotzia, adierazpenak: https://youtu.be/LWfNAN3PPNo