Gaur goizean EH Bilduk azalpenak eskatu dizkio Aldundiari Lantik Foru enpresan eman diren aldaketengatik. Izan ere, azken orduetan zenbait komunikabidek ezagutzera eman dute Urko Goitia Lantikeko zuzendaria kargugabetu duela Aldundiak eta bere ordez Nerea Martiartu izendatu dutela.
EH Bilduk zehaztu nahi du aldaketa horiek loturatik ote daukaten Errenta Aitorpenaren kanpainan gertatu diren arazo larriekin lotura daukaten. Horrela ez bada, gardentasunaren izenean, beharrezkoa da Aldundiak zehaztea zer dela eta eman diren aldaketa horiek.
Etxanobe diputatuaren batzorderatzea
Arantza Urkaregi batzarkideak gogoratu duen bezala Elixabete Etxanobe Iraskunde, Gobernamendu on eta Gardentasunerako diputatuak apirilaren 26an bere sailaren lehentasunak azaldu zituen. «Egun hartan ez zen aurreikusten inolako aldaketarik Lantik-en. Orain esaten dute aldaketa honek ez daukala zerikusirik Errenta Aitorpenaren kanpainan eman diren akats larriekin. Ezinbestekoa da azaltzea zeintzuk izan diren kargugabetzearen arrazoiak. Are gehiago kontuan izanda haiek erabaki dutela sistema hau abian jartzea, nahiz eta herritarrek eta oposioko taldeek proiektu pilotoa abian jartzea eskatu».
Hori dela eta, EH Bilduk Elixabete Etxanobe diputatuaren batzorderatzea eskatu du Batzar Nagusietan Lantiken emandako aldaketen arrazoiak azal ditzan.