Astelehen honetan amaitu da udal hauteskundeetan Bizkaiko 28 udalerritako zerrenden buru izateko hautapen prozesua. Guztira, orain arte irekitako bi barne-faseak kontuan hartuta, 36 dira militantziak berretsitako hautagaitzak.
Koalizio subiranistak positibotzat jo du parte hartze bidez egindako ariketa eta nabarmendu izan ditu Sestaon, Lemoan, Ondarrun, Abadiñon, Sopelan, Alonsotegin, Barakaldon edo Bermeon berretsitako hautagaitzak.
Hori guztia, Arrigorriaga, Santurtzi, Galdakao eta Durango bezalako herrietan hautagaitzen aurkezpen publikoak egin ondoren.
ZERRENDABURUAK
Gorliz: Izaskun Ibarra Garai
Mungia: Ibai Alzaga Moreno
Bakio: Amets Jauregizar Baraiazarra
Arrieta: Karmina Caballero Rodríguez
Derio: Irune Palmou Orue-Etxebarria
Zierbena: Aitor Gorostizaga Ollobarren
Muskiz: Asier Iza Ule
Ondarroa: Urtza Alkorta Arrizabalaga
Basauri: Exabier Arrieta Galarraga
Sestao: Javier González Medrano
Barakaldo: Maria Solar Romero
Gueñes: Gorka Alberdi Eguren
Gordexola: Roberto Ibarra Yarritu
Balmaseda: Nerea Fernandez Ruiz
Alonsotegi: Unai Arregi gardoki
Zornotza: Ander Uriarte Pujana
Zaldibar: Eneritz Azpitarte Aranzabal
Otxandio: Egoitz Garmendia Vera
Ermua: Paul Yarza Agirregomezkorta
Abadiño: Mikel Urrutia Galan
Muxika: Begoña Enbeita Maguregi
Mundaka: Sorne Rubio Arano
Bermeo: Asier Larrauri Unanue
Lemoa: Eukeni Bikarregi Uriarte
Plentzia: Aitor Garagarza Cambra
Sopela: Guruzne Carrasson Torrontegi
Berango: David Martín Carnicero
Leioa: Mari Jose Peleteiro Ramos