AKTUALITATEA


| 2023-04-25 20:10:00

Datorren maiatzaren 7an Bizkaiko Euskal Herria Bildutik 5 deiadar mendietara igotzeko ekitaldia antolatu dugu. Mendi hauek Kolitza, Ganekogorta, Sollube, Oiz eta Gorbeia dira. Igoera eskualdeka antolatuko da eta datozen egunotan hitzordu ezberdinak finkatuko ditugu mendi bakoitzera igotzeko.

Ekimen honen helburua da kanpainaren hasieraren aurreko asteburuan gure oinarri eta gizarteari orokorrean mobilizatzeko deialdi bat egitea.
EH Bilduk aurre egiten die hauteskunde hauei Bizkaian inoizko emaitzarik onenak lortzeko asmoarekin. Pentsatzen dugu horretarako baldintzak badaudela baina baita ere hori lortzeko esfortzu mobilizatzailerik handiena egin beharko dugula.

Horregatik ekimen honen karakterizazioa auzolanerako deia izango da eta kanpainaren bezperan jendeari deialdia luzatuko diogu bai ekimen honetan parte hartzeko bai EH Bilduko komunitate eta gizarte osoa mobilizatu eta aktibatzeko.

Egin dezagun herri!