AKTUALITATEA


| 2025-04-01 14:06:00

Bridgestone multinazionalak iragarri berri du 335 langile kaleratuko dituela Basauriko lantegian, eta horrek lantegi horretako enpleguaren herena galtzea ekarriko luke. Iker Casanova EH Bildu Bizkaiko bozeramaileak enpleguari dagokionez «oso albiste txarra» dela esan du «azken boladan Bizkaian izan den okerrenetakoa».

 

EH Bilduk «langileekiko gure elkartasun osoadierazi du «une honetan oso kaltetuta egongo baita kaleratze horien mehatxuaren aurrean» eta bigarrenik (0:28) adierazi die, bai langilei zein gizarte osoari «gure konpromisoa, presente gauden eremu instituzional guztietan lan egiteko konpromisoa, kaleratze horiek gauzatu ez daitezen».

 

Beharrezkoa da, Casanovaren esanetan, «industria-politika indartsu bat, eduki teknologiko handiko sektoreen alde egingo duena, gure herrialdean industria-ehun sendoagoa egiteko eta nazioarteko panoraman bizitzen ari garen ziurgabetasun-egoerei aurre egin ahal izateko, baina, era berean, beharrezkoa da, gaur egun dugun industria-enpleguak defendatzea, industria ehun ekonomiko sendoago baten bermea delako, eta enplegu kalitatea bermatzen duelako».